Mezuak etiketatuta ‘ urte ’

Goiztiri AEKren 25. urteurreneko afaria Tximista sagardotegian egingo dute

2012/06/08
Nork

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak datorren astean emango die bukaera 25. urteurrenaren harira antolatu dituen ekintzei. Batetik,  ikasturte bukaerako afaria izango da gaur zortzi Ordiziako Tximista sagardotegian, eta bestetik, hilaren 14an, Behe Nafarroa kaleko –Txakurtxulon– egoitza berria inauguratuko du AEK-k. Datorren ostiraleko afarirako txartelak Beasainen (AEK, Arrano eta Basakana), Seguran (Elorripe), Legorretan (Olaso), Idiazabalen (Xume) eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskadi Turismo saria Ordiziako azokarentzat

2012/05/24
Nork
Euskadi Turismo saria Ordiziako azokarentzat

Aurten 5oo urte bete dituen Ordiziako azokak jaso du 2012ko Euskadi Turismo saria. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia Getariako Balentziaga museoan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua eta Maria Pilar Zorrilla Turismo sailburuordea buru zirela. Ordiziatik ordezkaritza zabala joan zen atzoko ekitaldira. Igor Eguren alkateak, Leire Arandia D’elikatuz zentroko arduradunak eta Ixiar Etxeberria [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako azokaren 500 urteez ariko da gaur Mendigar

2012/05/15
Nork

Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Patxi Garmendia ‘Mendigar’ historialariaren hitzaldia

2012/04/30
Nork

Patxi Garmendia Mendigar historialari ordiziarrak Ordiziako azokak 500 urte hitzaldia egingo du maiatzaren 15ean, 19:00etan, D’elikatuzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Giro ederrean ospatu dira 500. urteurreneko ekitaldiak

2012/03/19
Nork

Giro bikainean ospatu ziren atzo Ordizian azokaren 500. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiak. Ordiziako Txistularien goizeresiak esnatu zuen herria, eta 11:00ak aldera D’elikatuzen elkartu ziren agintariak eta azokako baserritar eta saltzaileak. Eusko Jaurlaritzak Inagrosalute proiektua aurkeztu zuen, eta Kimetz elkarteak Gaur zortzi azokan emakume baserritarren omenez egindako dokumentala. Lau paretetatik kalera atera zituzten ondorengo ekitaldiak. Txistulariak aurretik zituztela, azokako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak 25 urte

2012/03/15
Nork
Ordiziako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak 25 urte

Datorren astelehenean, San Jose egunez, 25 urte beteko ditu Ordiziako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu zuzendaritzak datozen egunetarako. Larunbatean, esaterako, urteurren bazkari jendetsua egingo dute Beti-Alai pilotalekuan –bertsolariek, Laguntasuna Errondallak eta Peli musikariak girotuko dute eguna–, eta astelehen eguerdian omenaldi moduko bat egingo diete urte horietan guztietan juntan egon diren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

’500 urte, 500 plaza baietz’ erronkan parte hartzera deitu dute

2012/03/15
Nork

Emaneurre Realaren lagun taldeak Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira iganderako antolatu duen 500 urte, 500 plaza baietz erronkan parte hartzera deitu ditu herritarrak. Plaza Nagusian izango da ekitaldia, eta erronka, berriz, plazako perimetroaren 153 metroei 500 itzuli ematea. Denera 76,5 kilometro osatzea da asmoa sei orduan, 14:00etatik 18:00etara. Taldeko kideek adierazi dutenez, edonork parte har dezake erronka horretan, baina aurretik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lehen sektorea indartzea premiazko jo du udalak azoka suspertzeko

2012/03/14
Nork
Lehen sektorea indartzea premiazko jo du udalak azoka suspertzeko

Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak»

2012/03/13
Nork
«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak»

Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Martxa jotzeko entseguak egingo dituzte

2012/03/08
Nork

Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte hartzeko deia egin diete. Lehen entsegua datorren asteartean izango da Villa Eugenian, 20:00etan. Bestalde, egun berean, festak antolatzeko bilera izango da Barrenan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak