Ordiziako Udalak dei egin nahi die herritarrei gaikako aholku batzordeetan parte har dezaten.Horretarako, batzordea aukeratu eta izena eman behar dute herritarrek ostiralerako. Goizez harrera bulegoan (943 88 58 50) eman dezakete izena, eta arratsaldez Barrenan (943 80 56 30). Posta elektronikoz ere eman daiteke izena, partaidetza@ordizia.org helbidera idatziz. Batzordeetan izena emateak «udalean lantzen diren gaiei [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:batzordeak, partehartzea, udala
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak gaikako aholku batzordeetan izena emateko epea ireki du, udalak lantzen dituen gai desberdinen erabakietan parte hartzeko aukera eskainiz. Batzorde batzuk martxan daude dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, abiarazteko puntuan. Batzordeak “indartzea” eta “falta direnak abiaraztea” da udalaren asmoa. Horrez gain, herritarrak auzoz auzoko batzarretan parte hartzera deitu ditu udalak. Batzordeek dagokien arloa landuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzoak, batzordeak, ordizia, partaidetza, udala
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Udaletxearen ateak ireki eta herritarren partaidetza bultzatze aldera, Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimen parte-hartzailea egingo dute bihar Ordizian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta udal-gobernuari buruzko azalpenak entzun eta gero, gaikako talde dinamika batekin jarraituko dute, ondoren taldean aztertzeko. Plaza Nagusian egingo duten luntx batekin bukatu da topaketa, 13:30ean.
Irakurri gehiago
Etiketak:herria, hitza, jardunaldia, ordizia, partaidetza, udala
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak Hiri seguruaren mapa proiektua jarri du abian emakumeek (heldu, gazte, elbarritasunen bat dutenak…) segurtasunik gabekotzat jotzen dituzten herriko tokiak zeintzuk diren zehazteko. Horretarako bi tailer antolatu dituzte, hilaren 10 eta 11rako. Barrenan izango dira saioak, 18:00etan, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Izena emateko: 943 80 56 10 edo kaltuna@ordizia.org .
Irakurri gehiago
Etiketak:hiri, ordizia, proiektua, segurua, udala
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Akordiorik lortu ez badute ere, San Jose egoitzaren inguruan, adostasunera heltzeko borondatea erakutsi dute Ordiziako Udalbatzan ordezkaritza duten hiru alderdi nagusiek. Atzo iluntzeko osoko bilkuraren gai nagusietako bat izan zen. PSE-EEk aurkeztutako mozio baten harira piztu zen eztabaida, eta Belen Maiza zinegotziak, “urte beteren buruan egoerari konponbidea” ematea espero zuela argitu zuen. Iñaki Dubreuilek, PSE-EEren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:osoko bilkura, udala
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak bere ateak herritarrei ireki eta parte-hartzea bultzatzeko jardunaldia antolatu du azaroaren 5erako. Hartu hitza, piztu Ordizia! lemapean, herritarrei udal funtzionamendua azaldu eta haien iritziak jasoko dituzte. Goiz pasarako jardunaldia izango da, eta udaletxea barrutik ezagutu ondoren, taldeka banatu eta gai ezberdinak landuko dituzte, gero elkartu eta denen artean ondorioak ateratzeko. Izaro Intsausti, Ordiziako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:parte-hartzea, udala
Bidalita Politika | Iruzkin bat »
Ordiziako udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan. Landuko dituzten gaien artean, PSE-EEk, San Joan egoitzaren defizitaren inguruan aurkeztu duen mozioa dago. Horrez gain, aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza, Zabale baserriko obren hobariak, eta zinegotzi karguaren erabateko dedikazioa izango dituzte hizpide.
Irakurri gehiago
Etiketak:osoko bilkura, udala
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »
Azken hilabeteetan Majori kiroldegian izan dira gorabeheren harira, Ordiziako Udalak herri batzarra antolatu du ostegunerako, hilak 20. Kiroldegiaren erabiltzaile zein herritarrei batzarrera joateko deia egin die udalak, izan ditzaketen zalantzan argitzeko. Batzarra udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzia, batzarra, kiroldegia, majori, ordizia, udala
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko partaidetza sailak, parte-hartzearen inguruko tailerra antolatu du hilaren 28rako. Tailer horren helburua, “parte-hartzearen inguruko oinarriak ezagutzea eta lantzen hastea” izango da batetik, baina baita “parte hartzeko prozesuak diseinatu eta bideratzeko beharrezkoak diren tresnak” ezagutzea ere. Udal arduradunen ustez, beharrezkoa da gai horretan interesa duten herritarrei “esparru horretan trebatzeko aukerak ematea”. Tailerra doakoa izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:parte-hartzea, tailerra, udala
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten. Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ordizia, osoko bilkura, tasak, udala, zergak
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »