Mezuak etiketatuta ‘ udala ’

Saski solidarioa, behar gehien dutenei laguntzeko

2012/11/30
Nork
Saski solidarioa, behar gehien dutenei laguntzeko

Gaurtik abenduaren 20ra bitarte Saski solidarioa izeneko ekimena egingo dute Ordizian. Aurreko agintaldian udalak abian jarritako Hiri hezitzailea proiektuaren barruko ekimen hori “sinbolismoz betetako ekintza” dela nabarmendu du Belen Maiza Ongizate eta Kultura zinegotziak. “Proiektuaren helburua horixe da, lana denon artean egitea, Ordizia solidarioago bat lortzeko”. Jubilatuen elkarteak, Caritasek, eta Urdaneta eta Jakintza ikastolek parte hartuko dute ekimenean, eta helburua elikagaiak biltzea da, Caritasi eman, eta ondoren, horiek, behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Tasa eta prezio publikoak biharko ordaindu behar dira

2012/11/09
Nork

Bihar, hilak 10, bukatutako tasa eta prezio publikoak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratuta dauden erreziboak bihar kargatuko dira. Udalaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Maider Gaztañaga eta Joanes Aierbe daude kirol saria jasoko dutenen artean

2012/07/20
Nork

Ordiziako Kirol Aholkularitza Batzordeak gaur arratsaldean (19:00) banatuko ditu udaletxean 2011-2012 denboraldiari dagozkion Kirol Sariak. Banakako kirolari onenen sariak, esaterako, Maider Gaztañaga triatloilariak eta Joanes Aierbe errugbi jokalariak jasoko dituzte. Sariak zein kirolariri emateko proposamenak kirol elkarteek eta herritarrek egin dituzte. Beste lau sari ere banatuko dituzte: Urteko emakumezko kirol talde onena (kadete eta gazte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute

2012/07/10
Nork
Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute

Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordizia ere zero zabor bidean jarri da

2012/06/29
Nork
Ordizia ere zero zabor bidean jarri da

Ordiziako Udalak “etengabeko urratsak” emango ditu aurrerantzean Ordizia “zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean”. Udalbatzak atzo onartu zuen atez ateko hondakin bilketa sistema lehenesten duen mozioa Bilduko zazpi hautetsien aldeko botoarekin. EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuten. Aretoa bete-bete eginda zegoen. Goierriko 22 herrietatik mozio hori onartu duen zortzigarren herria da Ordizia. Onartutako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Iruzkin bat »

Atez ateko hondakin bilketa sistemaren aldeko mozioa gaur onartuko da

2012/06/28
Nork

Hamar puntuko gai ordena aztertuko du gaur Ordiziako Udalbatzak, eta horien artean bi nabarmentzen dira: batetik, atez ateko hondakin bilketa sistemari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa onartuko da, eta bestetik, EAJk Goierriko enplegu planaren inguruan aurkeztutako mozioa ere eztabaidatuko da. Obra handien eta obra txikien delegazioak bateratzea ere onartuko da. Osoko bilkura 19:00etan hasiko da. Hondakin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Rosario Irastortzaren dohaintza

2012/06/20
Nork
Rosario Irastortzaren dohaintza

Rosario Irastortza 91 urteko ordiziarrak haren aita zenaren –Vicente Irastortza– irudia jasotzen duen koadro bat eman dio gaur dohaintzan Ordiziako Udalari. Luis Quilez margolari ordiziarrak egin zuen koadroa, Concepcion Irastortzak –Rosarioren ahizpak– eskatuta. Vicente zena janzkera tradizionalarekin azaltzen da margolanean, espartinekin eta arrain salmentarako ontzi eta otarrekin. Margolan hori udal eraikin batean jarriko dutela esan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Plan estrategiko baten beharra aldarrikatu du PSEk

2012/06/19
Nork
Plan estrategiko baten beharra aldarrikatu du PSEk

Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die. Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Izan duen ardurari izkin ez egiteko eskatu dio PSE-EEk EAJri, eta Bilduri “gezurrik ez” esateko

2012/05/17
Nork
Izan duen ardurari izkin ez egiteko eskatu dio PSE-EEk EAJri, eta Bilduri “gezurrik ez” esateko

PSE-EEren Ordiziako exekutiba prentsaren aurrera atera da gaur aurreko astean EAJk eta Bilduk eman zituzten agerraldiei erantzuteko. Udal langileen balorazioaren aplikazioaren inguruan, PSE-EEk adierazi du jeltzaleek izan duten ardurari izkin egin nahi diotela, eta Bilduri, berriz, erantzun dio “gezurrik ez” esateko, PSE-EEk udalean parte hartzen jarraituko duela gaineratzearekin bat. Javier Lopez eta Jose Antonio Rebollo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Goierri Fundazioarentzat agindutako dirua ekartzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari

2012/04/27
Nork
Goierri Fundazioarentzat agindutako dirua ekartzeko eskatu dio udalak Espainiako Gobernuari

Ordiziako udalbatzak aho batez eskatu dio Espainiako Gobernuari Goierri Fundazioarentzat aurreikusitako dirua ekartzeko. 2011ko aurrekontuetan milioi bat euroko partida izendua zuen Madrilek Goierriko enpresei lagundu eta berrikuntzarako proiektuak sustatzeko, baina PPren gobernuak uko egin dio diru hori bideratzeari, eta “kolokan” utzi du Goierri beheko berrikuntza proiektua martxan jartzeko bideragarritasun ekonomikoa. Atzoko osoko bilkuran hartu zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak