Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan, Luzu-Zelaia/Iztueta-Arruabarrena ariko dira aurrez aurre (20:00). Kaleketako txapelketa ere antolatu dute, eta apustuak egiteko aukera ere izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete gerturatzen direnei, [...]
Per la Forza taldeak irabazi du Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketa, finalean Downtown taldeari irabazita (2-1). Lehen zatian golik ez zen izan, eta bigarrenean izan ziren hiru golak. Per la Forzak finala bukatzeko 10 minutu falta zirela sartu zuen bigarren gola, eta irabazlea erabakita zegoela zirudienean, Downtownek luzapenean egin zuen 2-1koa, eta bukaera estua [...]
Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 [...]
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten [...]
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta B ligari dagozkion hiru. Finalerdiak, berriz, gaur zortzi izango dira, eta bi ligetako finalak hilaren 18an, asteazkena, 19:00etan. Hauek dira gaur arratsaldean indarrak neurtuko [...]
Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 hartu zuen mendean Zerdiau taldea, eta emaitza berarekin bukatu zen Rockus eta Downtown taldeen arteko lehia. Datorren asteburuan, larunbatean edo igandean, jokatuko [...]
Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitzean zazpi minutuko bi zati jokatuko dira, eta hiru minutuko atsedenaldia egongo da tartean. Hamalau taldek eman dute txapelketan parte hartzeko izena. Sariak, berriz, bihar [...]
Bihartik igandera Helsinkin (Finlandia) jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duten bi atleta gipuzkoarretatik bat da Alazne Furundarena. Abiadura-lasterkari ordiziarra 4×100 erreleboka proban ariko da. Larunbatean du lehen lasterketa, eguerdi partean, eta sailkatuz gero, igandeko final nagusian hartuko du parte. 4×400 erreleboko proban ere sartu dute, baina ordezko modura printzipioz. Furundarenak gaur eguerdian hartu [...]
Irene eta Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrek bikain ekin diote Guijuelon (Salamanka, Espainia) jokatzen ari diren Espainiako Txirrindularitza txapelketaren probei. Atzo, erlojupekoan parte hartu zuten biek, eta bietako inork garaipen nagusia lortu ez bazuen ere, 23 urtez azpiko txapeldun atera zen Irene eta txapeldunorde Ana, baina alde oso txikiarekin: 15 ehunen. Anna Sanchis valentziarrak irabazi zuen [...]
Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi partiden emaitzak), Zerdiauk Ferro (3-0 eta 1-3), Downtownek Bekause (2-0 eta 1-1) eta Rockusek Tzulo (0-0 eta 1-0). Finalerdiak ere bi partidetara Ekainaren [...]