Biok Zerbitzuak Ordiziako saskibaloi talde nagusiak 62-52 galdu du asteburuan Gasteizen Seky.es taldearen aurka. Lehen bi laurdenetan oso parekatua izan zen partida (32-28), baina hirugarren laurdeneko bigarren zatian ez ziren ondo aritu ordiziarrak, eta hor erabaki zen partida. Laugarrenean suspertu egin ziren Biok Zerbitzuakekoak, eta 18 puntuko desabantaila 10era jaistea lortu zuten. Saskibaloi Eskolako bilera Bestalde, asteazkenenean, hilak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, ordizia, saskibaloia, zerbitzuak
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen lehenengo taldeak A-2 mailan jarraituko du datorren denboraldian, asteburuan Azpeitian –multzoko liderrari– 75-86 irabazi ondoren. Ordiziarrek hasieratik bukaeraraino kontrolatu zuten partida. Lehen laurdena 20-26 bukatu zen, eta atsedenaldira alde berarekin iritsi ziren (39-45). Hirugarren laurdena izan zen orekatuena (58-63). Laugarren eta azken laurdenean nagusi izan zen Ordizia, eta hamasei puntuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia, zerbitzuak
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak 70-58 galdu du asteburuan Gasteizen, Araberri taldearen aurka. Ordiziarrek ondo ekin zioten partidari, defentsa lan ona eginez, eta aurretik bukatu zuten lehen laurdenekoa (11-16). Bigarrenean suspertu egin ziren gasteiztarrak, eta atsedenaldira berdindura iritsi ziren (30-30). Hirugarrenean parekotasuna izan zen nagusi (48-48), baina azken laurdena jokatzen ez zuten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
A-2 mailan ari den Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak mailari eusteko aukera ederra galdu du asteburuan, Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka galdu egin baitu (72-80). Arrasatekoek defentsa gogorra egin zuten, eta etxekoek ez zuten jakin horri aurre egiten, eta azkenean nagusi izan ziren. Bigarren laurdenean partida hausteko aukera izan zuten etxekoek –bederatzi puntuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeak Ceniceroko (Errioxa) La Alcoholera taldeari irabazi hasi du A-2 mailako ibilbidea (65-44). Partida oso txarra izan zen, eta entrenatzaileak ostiralean jokalariei esandakoa gertatu zen: entrenamendu txar baten ondoren, partida txar bat jokatzen da. Ordiziako jokalariek ez zuten inongo momentu jarrera egokia erakutsi kantxan, eta horren adibide dira bai defentsan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
A-1 mailara igotzeko aukerarik gabe geratu ondoren, A-2 mailari eusteko lehen partida jokatuko du bihar Majorin Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak, 18:00etan. Ceniceroko (Errioxa) La Alcoholera taldea izango du aurkari. Ordiziak bost garaipen eta hiru porrotekin ekingo dio fase berriari. Hamar taldek osatzen dute multzoa, eta seik maila galduko dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldea ez da sailkatu A-1 mailarako. Larunbatean 80-64 irabazi zion Ardoi taldeari Majorin (16 puntugatik edo gehiagogatik irabazi behar zuen), baina Durangoko Tabirakok ere irabazi egin zuenez, sailkapeneko berdinketa hirukoitzean Ordiziako taldea galtzen atera da, eta A-2 mailan borroka egin beharko du aurrerantzean. A-2 mailan 10 taldek jokatuko dute, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia, zerbitzuak
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Biok Zerbitzuak OKE saskibaloiko senior taldeak derrigorrean irabazi beharreko partida jokatuko du bihar Majorin Nafarroako Fundacion Ardoi taldearen aurka, 18:00etan. Joan den astean Baskoniaren aurka galduta, biharkoa ezinbestean irabazi behar du, eta ahal izanez gero, 16 puntu baino gehiagoko aldearekin. Zaleei partidara joateko deia egin diete. Kirol materiala eta Lagun Aroren partidarako sarrerak ere zozkatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, oke, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
A-1 mailara igotzeko aukerari eutsi nahi badiote, bihar Baskonia Fundazioa taldearen aurka Gasteizeko Landazuri Kiroldegian jokatuko duten partida irabazi beharko du Biok Zerbitzuak OKE taldeak. Orain jardunaldi batzuk gasteiztarrek esku-eskura eduki zuten igoera faserako sailkatzea, baina bi partida galduta, gauzak okertu egin zaizkie. Ordiziarrek partida irabazi nahi badute defentsan aritu beharko dute ondo.
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, gasteiz, ordizia, saskibaloia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
A-1 mailara igotzeko aukerarekin segitzen du oraindik Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako saskibaloi taldeak. San Inazio taldearen aurka zuen partida Biok-ek, Iruñean, eta 61 eta 62 irabaztea lortu zuen. Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga bukatzeko, zazpi talde puntu bakarreko aldearekin daude sailkapenean, eta lau postu daude jokoan oraindik.
Irakurri gehiago
Etiketak:biok, ordizia, saskibaloia, zerbitzuak
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »