Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin [...]
Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak. Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta [...]
“Egin ditugun aldaketak ilusioz egindakoak izan dira, eta espero dut aldaketak onerako izango direla”. Axio Araña Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailearen hitzak dira horiek, gaur eguerdian Olaberriko Castillo Hotelean eginak. Iaz bezalaxe, leku bera erabili du Ordizia Rugby Elkarteak lehen taldearen aurkezpen ofiziala egiteko. Arañarekin batera, Santos Regil kirol zuzendari berria eta Phil Huxford jokalari [...]
Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da [...]
Ekainaren 20an Ordizian grabatu ziren Conquistour telebista programako bi probak erakutsiko dituen saioa igandean emitituko dute ETB2 katean, 22:00etatik aurrera. Joxemiel Barandiaran plazan jokatu zen eguerdian taldekako proba Ordizia Rugby Elkarteko eta Conquistourreko seina lehiakideren artean, eta arratsaldean, bakarkakoa jokatu zuten Plaza Nagusian Kristina Rodriguez errugbiko fisioterapeutak eta Manu Maritxalarrek. Ordiziako taldearen kapitaina Mikel Mungia [...]
Ordiziako errugbizale talde batek antolatutako II. Errugbi Tokata txapelketa jokatuko da bihar, hilak 30, Altamira zelaian, 11:00etan hasita. Sei jokalariz osatutako taldeek har dezakete parte txapelketan –finalean zazpi lagunek–. Partida bakoitzean zazpi minutuko bi zati jokatuko dira, eta hiru minutuko atsedenaldia egongo da tartean. Hamalau taldek eman dute txapelketan parte hartzeko izena. Sariak, berriz, bihar [...]
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. [...]
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez [...]
ETB2ko Conquistour saioko taldeko probaren grabazioa ordubatak aldera bukatu da. 12:00etarako bete-bete eginda zegoen Joxemiel Barandiaran plazaren inguru osoa, eta eguzkiak ere ederki berotzen zuen. Julian Iantzi aurkezleak eta teknikariek haien lanak egiten zituzten bitartean, parte hartzaileen arrastorik ez zegoen, eta 12:30erako minutu gutxi falta zirela iritsi dira bi kapitainak: Conquistourreko kapitaina Manu Maritxalar izan [...]
ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba egingo dute Joxemiel Barandiaran plazan, eta 17:00etan bakarkako lehia izango da Plaza Nagusian. Asteazkena izanda, Pintxo Tourra egingo dute ondoren, pintxo-poteoarekin bat [...]
VI. Txapin Festa ospatzen ari dira gaur Tolosan, Ahora! astearen barruan. Eguerdian baltsen jaitsiera egin dute, eta gazteak ederki pasatzeaz gain, ederki busti dira. Ondoren lehortu eta bazkaltzera joan dira
Amaia Elezkanoren erailketa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Tolosan, Tolosaldeko Emakumeen Mundu Martxaren protokoloari jarraiki, eta Indarkeria sexistari aurre hartu lelopean. Ostegun
Zizurkilgo Huyck Wangner lantegiko langileak “kale gorrian” daude. Enpresa zuzendaritzarekin dituzten liskarrak kalean salatzen jarraitzen dute, eta larunbatero bezala, Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egin
Atekabeltz herriguneko festaren inguruan egun ederra igaro dute Leitzan. Haur jolasekin hasi dira goizean, serigrafia tailer eta guzti. Kubatar zaporeko bazkaria egin ondoren,
Ibarrako Belabieta kiroldegiak Gipuzkoako Taldekako Gimnastika Erritmiko Txapelketa jokatu da gaur goizean. Kiroldegiko harmailak jendez bete dira, eta gimnastek ikuskizun dotorea