Valladolideko Plaza Nagusiaren eta haren inguruko kaleetan nabarmena da Ampo Ordiziaren zaleen presentzia. Talde handitan, txikiagotan, bikoteka, asko izan dira Gaztelako hirira inguratu diren ordiziar eta goierritarrak. Bonboa hartuta dabilen 50 lagun inguruko talde bat da hots gehien ateratzen ari dena, kantuan, kalejiran, saltoka… Ordiziarrak gera! eta Ordiziako danborradaren eta errondallaren kantuak abesten ari dira etenik gabe. [...]
Irakurri gehiago






















