Emaneurrek antolatutako Ordiziako VI. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak gaur arratsaldean jokatuko dira frontoi txikian. B ligako finalean, Garcia-Alvarez de Eulate bikoak Prieto-Zeberioren aurka neurtuko ditu indarrak (19:00), eta A ligakoan, Luzu-Zelaia/Iztueta-Arruabarrena ariko dira aurrez aurre (20:00). Kaleketako txapelketa ere antolatu dute, eta apustuak egiteko aukera ere izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete gerturatzen direnei, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaneurre, finalak, herrikoia, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:a, b, emaneurre, finalak, liga, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta B ligari dagozkion hiru. Finalerdiak, berriz, gaur zortzi izango dira, eta bi ligetako finalak hilaren 18an, asteazkena, 19:00etan. Hauek dira gaur arratsaldean indarrak neurtuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:futbol, herrikoia, kuadrilla, ordizia, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea gaur bukatuko da. www.emaneurre.com webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan. Parte hartu nahi dutenek, berriz, honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaneurre, herrikoia, ordizia, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaneurre, herrikoia, ordizia, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Txapagain pilota elkarteko Ioritz Egigurenek eta Beñat Belokik irabazi dute Gipuzkoako Udaberri txapelketa, finalean Azkoitiko Asier Unanue eta Imanol Lasari irabazi eta gero (22-11). Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan jokatu ziren joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Txapelketaren finalak. Zale ugari bildu zen bertara. Partidaren hasieran urdinek agindu zuten markagailuan, baina Beñat Beloki atzeko koadroetan nagusitzen joan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beloki, egiguren, ordizia, pilota, txapagain
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gaur iluntzean bi pala partida jokatuko dira Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan, 21:00etan hasita. Udaberri txapelketaren barruan, Oianguko Xabier Ibargurenek eta Zuhaitza Letamendiak Atxurbidekoak izango dituzte aurkari, eta Euskal Herriko ligan, Oier Etxenikek eta Beñat Ibargurenek Altzatarrakoak. Bihar Aitor Luzuriagak eta Jon Soraluzek dute partida Beti-Alain (18:00)
Irakurri gehiago
Etiketak:kirola, ordizia, pala, pilota
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Oiangu elkarteko lau bikotek jokatu dute asteburuan Euskal Herriko pala txapelketako lehen jardunaldia; partida bat irabazi eta hiru galdu dituzte. Garaipen bakarra Luzuriagak eta Soraluzek lortu dute, Nafarroako UPNAren kontra. Etxenikek eta Ibargurenek 24 eta 35 galdu zuten Usurbilen kontra; Aranburuk eta Agirrek berriz, 35 eta 40, Gaztelekurekin; eta Arrietak eta Oterok, 40 eta 35, Zidorra taldearen kontra.
Irakurri gehiago
Etiketak:oiangu, pilota
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskal, herriko, oiangu, pala, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Azken txanpan sartu da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako Eskuz binakako V. Pilota Txapelketa Herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren Beti-Alai pilotalekuan A eta B ligei dagozkien finalerdiak, finalistak erabakita utziz. A ligan Guti-Argaiz eta Otegi-Otegi bikoak izango dira txapelaren bila arituko direnak, eta B ligan, aldiz, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi ariko dira aurrez aurre. Final ekitaldi berezia A ligako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:emaneurre, herrikoia, ordizia, pilota, txapelketa
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »