Mezuak etiketatuta ‘ patxi ’

Patxi Zubizarretaren ‘Hiru gutun Iruñetik’ liburua ardatz hartuta errezitaldia gaur Donostian

2012/07/05
Nork

Patxi Zubizarreta idazleak (Ordizia, 1964) maiatzaren azkenean argitaratu zuen Hiru gutun Iruñetik azken nobela ardatz hartuta, errezitaldi galderatsua egingo dute gaur Zubizarretak berak, Gema Arrugaeta argazkilari ordiziarrak eta Joserra Senperena musikariak. Donostiako Alde Zaharreko San Jeronimo kalean dagoen liburutegiko sotoan izango emanaldia, 20:00etan, Donostiako Liburu Azokaren harira. «Aditzeko, ikusteko eta entzuteko» errezitaldia izango dela zehaztu du ordiziar idazleak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

“Kontaketa beti da terapeutikoa, baina kasu honetan etikoa ere bai”

2012/06/06
Nork
“Kontaketa beti da terapeutikoa, baina kasu honetan etikoa ere bai”

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazlearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar Goierriko Hitzak. Joan den astean aurkeztu zuen Zubizarretak bere hamargarren nobela, Hiru gutun Iruñetik izenekoa. 36ko Gerrak banandu eta urrundutako bi ordiziarren –Gabriel Arratibel eta Rafael Zubeldia– istorioa kontatzen du. Atzerakako bidaia literarioak idaztea beharrezkoak direla uste du, norberak bere ondorioak atera ditzan. Hauexek dira elkarrizketaren zenbait pasarte: [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako azokaren 500 urteez ariko da gaur Mendigar

2012/05/15
Nork

Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Patxi Garmendia ‘Mendigar’ historialariaren hitzaldia

2012/04/30
Nork

Patxi Garmendia Mendigar historialari ordiziarrak Ordiziako azokak 500 urte hitzaldia egingo du maiatzaren 15ean, 19:00etan, D’elikatuzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak»

2012/03/13
Nork
«Azokako baimenaren aurretik, Batzar Nagusien laguntza jaso zuen Ordiziak»

Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Laskarairen objektibotik

2012/02/14
Nork
Laskarairen objektibotik

Paisaiak, hiria, kale giroa eta festak dira Patxi Laskarai argazkilariak (Lekunberri, Nafarroa Beherea, 1967) Ordizian jarria duen Argazkiak izeneko erakusketarekin landu nahi izan dituen gaiak. 1996. urtetik esku artean duen proiektu baten lagin bat da Barrenan jarri duena. Argazki handi eta txikiak tartekatzen ditu, batzuk errealismo kutsu handia dutenak, abstrakturako joera dutenak beste batzuk. Astelehenetik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Patxi Laskarairen argazki lanak ikusgai Barrenan

2012/02/03
Nork

Gaur arratsaldean, 18:00etan, zabalduko dute Barrena kultur etxean Patxi Laskarai baxenafartarraren argazki erakusketa. 1996. urtetik Euskal Herriko paisaia, hiri eta kaleak erretratatzen ari da, eta sail horretako argazki sorta bat jarriko du ikusgai. Erakusketa hilaren 24a arte egongo da zabalik, Barrenako ordutegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak