Mezuak etiketatuta ‘ pala ’

Udaberri sariko finaletan, Goierriko bi bikote

2012/03/29
Nork

Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde elkarteko Manso-Alberdi bikoaren kontra jokatuko dute, paleta larruz. Ligaxkako partidan ere elkarren aurka jokatu zuten, eta Oiangukoak izan ziren garaile (35-32). Final horren ondoren, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Oiangukoek bitik partida bat irabazi dute asteburuan

2012/03/05
Nork

Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Bestetik, Oianguko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek 35-32 irabazi zioten Antzuolako Olalde elkarteko bikoari Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Oianguko palariek bi finalerdiak galdu dituzte

2012/02/28
Nork

Euskal Herriko Pala Txapelketaren bi finalerdi jokatu dituzte asteburuan Oiangu elkarteko bi bikotek, eta biak galdu egin dituzte. Paleta larruzko 1go mailan, Lagun Artekoek 35-30 irabazi zieten Oianguko Luzuriaga eta Soraluzeri, Sestaon. Pala motzeko 1go mailan, Arrietak eta Oterok 40-25 galdu zuten Iruñean Oberenakoen aurka. Udaberri txapelketako bi partidetan, berriz, nagusi izan ziren Oiangukoak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hiru finalerdi dituzte gaur eta bihar Oiangukoek

2012/02/23
Nork

Oiangu elkarteko palariek Euskal Herriko Txapelketako hiru finalerdi jokatuko dituzte asteburuan. Oier Etxenikek eta Beñat Ibargurenek 22 urtez azpikoa dute gaur Altzan; Aitor Luzuriagak eta Jon Soraluzek paleta larruzkoa bihar Sestaon; eta Gari Arrietak eta Juankar Oterok pala motzekoa jokatuko dute bihar Iruñean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Oianguko palariek lau partida irabazi dituzte

2012/02/15
Nork

Oiangu pala elkarteko palariek asteburuan jokatutako bost partidetatik lau irabazi dituzte. Udaberri txapelketan, pala motzean, Berasategik eta Letamendiak jokatutakoa da galdutako bakarra. Torneo berean, baina paleta larruz, Iker Arrieta eta Imanol Olaran nagusi atera ziren. Euskal Herriko ligako hiru partidetan jaun eta jabe izan ziren.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaur bi pala partida jokatuko dira Beti-Alain

2012/02/10
Nork

Gaur iluntzean bi pala partida jokatuko dira Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan, 21:00etan hasita. Udaberri txapelketaren barruan, Oianguko Xabier Ibargurenek eta Zuhaitza Letamendiak Atxurbidekoak izango dituzte aurkari, eta Euskal Herriko ligan, Oier Etxenikek eta Beñat Ibargurenek Altzatarrakoak. Bihar Aitor Luzuriagak eta Jon Soraluzek dute partida Beti-Alain (18:00)

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herriko txapelketari etzi ekingo diote Oianguko palariek

2012/01/05
Nork
Euskal Herriko txapelketari etzi ekingo diote Oianguko palariek

Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida bihar Ordizian

2011/12/15
Nork

Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida jokatuko dira bihar iluntzean, 20:45etik hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida 2. mailan ari den Oianguko bikoak jokatuko du Landareren aurka; bigarrenean, 1. mailako Oiangu 2 bikoak Gazteleku izango du aurkari; eta hirugarrenean, 2. mailako Oiangu 2 bikoak Altzatarra 2ren aurka neurtuko ditu indarrak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak