Mezuak etiketatuta ‘ ordizia ’

Ordiziako mendizaleak Gran Fachan

2012/07/17
Nork
Ordiziako mendizaleak Gran Fachan

Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Pirinioetako Tena bailaran (Hueska, Espainia) izan dira asteburuan. Eguraldi ederra lagun, Gran Facha (3.005 metro) mendia, Arrielgo lakuak, Foratatako lepoa eta Anayet mendi-gainak ezagutu zituzten, eta Sallent de Gallego herria ere bisitatu zuten. Igandero-igandero etxe inguruan egin dituzte ibilaldiak Ordiziako Mendizaleak taldekoek, eta uztailero Pirinioetara antolatzen duten ibilaldi honekin ematen diote bukaera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Lorteken egoitza berria inauguratu dute

2012/07/16
Nork
Lorteken egoitza berria inauguratu dute

Iazko otsailean hasi ziren Goierri Berrikuntza Gunean Lortek ikerkuntza enpresaren eraikin berria egiteko lanak, eta gaur, uztailak 16 egin dute inaugurazio ekitaldia, hainbat agintari politiko eta enpresa munduko ordezkari bertan zirela. Laser bidezko loturen teknologia ikertzeko gunea da Lortek, eta enpresei izaera berritzailea duten soluzio aurreratuak ematea da bere helburua. Duela bederatzi urte ekin zion [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Alazne Furundarenak, bitik bi

2012/07/16
Nork

Alazne Furundarena atleta ordiziarrak Euskadiko abiadura-lasterkari onena dela erakutsi du asteburuan Durangon. Furundarenak 100 eta 200 metroko probak erraz antzean irabazi zituen Euskadiko Atletismo Txapelketan. 100 metrokoan, larunbatean, bere markarik onena berdindu zuen finalean (11:79), eta 200 metrokoan, igandean, sekulako denbora egin zuen finalean (24:01), bere marka pertsonala 13 ehunenekotan onduz, baina haize gehiegi izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Per la Forza txapeldun

2012/07/16
Nork
Per la Forza txapeldun

Per la Forza taldeak irabazi du Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketa, finalean Downtown taldeari irabazita (2-1). Lehen zatian golik ez zen izan, eta bigarrenean izan ziren hiru golak. Per la Forzak finala bukatzeko 10 minutu falta zirela sartu zuen bigarren gola, eta irabazlea erabakita zegoela zirudienean, Downtownek luzapenean egin zuen 2-1koa, eta bukaera estua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Hobetzeko tartea badudala uste dut, ez dudala oraindik dudan guztia eman»

2012/07/13
Nork
«Hobetzeko tartea badudala uste dut, ez dudala oraindik dudan guztia eman»

Eskola garaitik dabil atletismoan Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria (Ordizia, 1989). Federatuta daramatzan hamar bat urteetan pixkanaka-pixkanaka egin du gora haren mailak, eta promesetan inguruko txapelketa gehienak irabazita, maila gorenean aritu da aurten. Venezuelan izan zen ekainean, eta Finlandian uztail hasieran, Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoako inoizko abiadura-lasterkari onenak umiltasunez hitz egiten du, eta pistan erakusten du bere balioa. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Behi-futbolean aritzeko izena eman behar da

2012/07/12
Nork

El Albero zezenzale taldeak Santa Ana jaien barruan urtero antolatzen duen behi-futbol txapelketan parte hartzeko izena eman behar da. Helduek Urdin tabernan eman dezakete izena, eta gazteagoek Goiagi okindegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Sasietak irailean irekiko du Ordizian Goierriko hirugarren garbigunea

2012/07/12
Nork
Sasietak irailean irekiko du Ordizian Goierriko hirugarren garbigunea

Aurreko agintaldian egin zen Hondakinen Plan Integralak jasotzen zuen 20.000 biztanleko garbigune bat egin beharra zegoela  Gipuzkoan –Goierrin 70.000 biztanle daude, eta beraz hiru garbigune izatea da egokiena– hondakin bilketa sistemaren osagarri modura. Sasietak Urretxun, Deskargara bidean, egin zuen aurrenekoa –Urretxu, Zumarraga eta Legazpiri ematen dio zerbitzua–, 2008an zabaldu zuen Beasaingoa, Salbatoren, eta datorren irailean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kickboxingeko bi borrokaldi eta boxeoko bost jokatuko dira hilaren 20an

2012/07/11
Nork

Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:00etan hasita. Sarrerak ohiko lekuetan jarriko dituzte salgai elkartekoek. Profesionalen lehen lehia Ruben Diaz El Destructorrek eta Yoann Bloyer frantziarrak jokatuko dute. Diaz pisu ertaineko Espainiako boxeolari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz

2012/07/11
Nork
Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz

Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Tourrean dabiltzan ziklistak Ordizian izan daitezke aurten, aspaldiko partez

2012/07/11
Nork
Tourrean dabiltzan ziklistak Ordizian izan daitezke aurten, aspaldiko partez

Frantziako Tourra bukatu eta berehala Ordiziako Klasikan parte hartzea zen garai bateko txirrindulariek bete behar izaten zuten egutegia –Marino Lejarreta zen horieta bat–, baina azkeneko urteetan ez da halakorik gertatu, Tourraren hasiera atzeratu egin zutelako. Aurten, ordea, hilaren 22an bukatuko da Tourra, eta Ordiziako Klasika Santiago Egunean jokatzen denez, hilaren 25ean, oso litekeena da Frantzian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Festak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak