Mezuak etiketatuta ‘ ordizia ’

Kantabrian irabaziz gero, gertu luke igoera fasea Estanda Ordiziak

2013/04/12
Nork

Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek neurtuko dituzte bihar indarrak Kantabrian, Ordiziak eta Rocacero Guarnizok. Lau puntuko aldea dago bi taldeen artean, baina Guarnizokoek partida bat gutxiago jokatua dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Etxe kaleratzerik egiten ez dutela utziko esan dute plataformako kideek

2012/12/14
Nork

Goierriko Kaleratzeak Stop plataformak nabarmendu du ez duela etxe kaleratzerik gerta dadin utziko. Gaur eguerdian elkarretaratze jendetsua (ehun lagundik gora) egin dute Ordiziako Kutxaren aurrean, Ordizian datozen asteetan gerta daitezkeen hiru etxe kaleratzeren aurrean protesta egiteko. Lehenengoa datorren astelehenean bertan, hilaren 17an, 14:00etan, gerta daitekeela adierazi dute, baina Igor Eguren alkatea Kutxako ordezkariekin hitz egiten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkin bat »

Saski solidarioa, behar gehien dutenei laguntzeko

2012/11/30
Nork
Saski solidarioa, behar gehien dutenei laguntzeko

Gaurtik abenduaren 20ra bitarte Saski solidarioa izeneko ekimena egingo dute Ordizian. Aurreko agintaldian udalak abian jarritako Hiri hezitzailea proiektuaren barruko ekimen hori “sinbolismoz betetako ekintza” dela nabarmendu du Belen Maiza Ongizate eta Kultura zinegotziak. “Proiektuaren helburua horixe da, lana denon artean egitea, Ordizia solidarioago bat lortzeko”. Jubilatuen elkarteak, Caritasek, eta Urdaneta eta Jakintza ikastolek parte hartuko dute ekimenean, eta helburua elikagaiak biltzea da, Caritasi eman, eta ondoren, horiek, behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

2012/11/09
Nork
Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Valdetires Ferrol hartuko du bihar Estanda Ordiziak

2012/11/09
Nork

Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko ligan lidergoa partekatzen duten Estanda Ordiziak eta Valdetires Ferroleko elkarren aurka jokatuko dute bihar, 18:15ean, Majori kiroldegian. Galiziako taldea, hala ere, partida bat gutxiago jokatuta dago sailkapen buru. Emilio Ortiz entrenatzaileak esan duenez, Valdetiresen aurka etxean jokatu dituzten partidetatik bakar bat ere ez dute irabazi, eta horrek adierazten du Galiziako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Tasa eta prezio publikoak biharko ordaindu behar dira

2012/11/09
Nork

Bihar, hilak 10, bukatutako tasa eta prezio publikoak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratuta dauden erreziboak bihar kargatuko dira. Udalaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Babes ofizialeko zozketaren emaitzak ikusgai daude

2012/11/09
Nork
Babes ofizialeko zozketaren emaitzak ikusgai daude

Joan den astearte arratsaldean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren emaitzak Ordiziako Udalaren webgunean daude ikusgai. San Joan auzoko 22. lursaileko 20 etxebizitza zozkatu ziren.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bihar hasiko da Barroko Aire musika zikloa

2012/11/02
Nork
Bihar hasiko da Barroko Aire musika zikloa

Hilabete guztian zehar, bost emanaldi ikusteko aukera izango da Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak jaialdiaren barruan. Bihar arratsaldean izango da lehen emanaldia, elizan. Diatessaron Ensemble taldea izango da aurtengo jaialdia irekitzeaz arduratuko dena, Nafarroa 1512, Bidegurutzea emanaldiarekin. Jatorrizko musika tresnak erabiliz, XVI eta XVIII mendeen arteko musika egiten egiten du Diatessaron Ensemble taldeak. Elena Martinez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ampo Ordizia Kopako finalerdietara

2012/10/29
Nork
Ampo Ordizia Kopako finalerdietara

Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

2012/10/26
Nork
Ordiziako Garbigunea astelehenetik aurrera erabili ahal izango da

Sasietako Mankomunitateak gaur eguerdian inauguratu du Ordizian eraiki duen Garbigunea. Goierri mailako hirugarren eta azken garbigunea da –beste biak Urretxun eta Beasainen daude–, eta gaur-gaurkoz 23.000 biztanleko garbigune bat erabiltzeko aukera eskaini du Sasietak. Ordiziako Garbigunea Upabi aldean dago, suhiltzaileen parkearen eta Goierri Eskolaren artean, Oianguren parkera igotzeko bidearen aldamenean. Inaugurazioa gaur izan baldin bada [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak