Gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan Oianguko partaidetza prozesuaren laugarren eta azken bilera. Behin bilera erronda hori bukatu eta gero, bileretan parte hartu dutenekin herritarren ordezkari lantaldea osatuko da eta lantalde horrek eztabaidatuko du udal teknikariekin adostutako proposamenen bideragarritasun ekonomikoa, ekologiko…. Fase honetan idatziko da Oiangurako nahi den proiektua. Azkenean, erabakia hartuta, [...]
Datorren asteartean, hilak 24, egingo da Oianguko parkearen etorkizuna zehazteko joateko Ordiziako Udalak abian jarri duen partaidetza prozesua. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten prozesuaren nondik norakoak, eta inguratu ziren herritarrek prozesuarekiko izan zitzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Oiangu ordiziarren naturgunea dela jabetzea eta haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea [...]
Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten. Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun zein proiektu garatu erabakitzeko. Prozesu hori parte hartze dinamiketan oinarritutako lau bileratan gauzatuko da. [...]
Oianguren parkea lehengoratze bidean Ordiziako Udalak abian jarritako parte hartze prozesua babestu du Oiangu Publikoa eta Bizirikek. Plataforma hori orain dela zazpi urte sortu zen, eta udalak abiatutako ekimena plataformaren hasierako helburuekin bat egiten duela adierazi dute bertako kideek. “Espazio publiko horren babespen eta gozamenean oinarritutako ideiak proposatzeko prozesuan parte hartzera animatzen ditugu ordiziarrak”. Atzo [...]
Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde elkarteko Manso-Alberdi bikoaren kontra jokatuko dute, paleta larruz. Ligaxkako partidan ere elkarren aurka jokatu zuten, eta Oiangukoak izan ziren garaile (35-32). Final horren ondoren, [...]
Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki [...]
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko palariek asteburuan jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi dute, biak Udaberri Txapelketakoak. Pala motzean, Xabier Ibargurenek eta Zuhaitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Euskal Jolas elkartekoen kontra Deban. Bestetik, Oianguko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek 35-32 irabazi zioten Antzuolako Olalde elkarteko bikoari Ordiziako Beti Alai pilotalekuan.
Euskal Herriko Pala Txapelketaren bi finalerdi jokatu dituzte asteburuan Oiangu elkarteko bi bikotek, eta biak galdu egin dituzte. Paleta larruzko 1go mailan, Lagun Artekoek 35-30 irabazi zieten Oianguko Luzuriaga eta Soraluzeri, Sestaon. Pala motzeko 1go mailan, Arrietak eta Oterok 40-25 galdu zuten Iruñean Oberenakoen aurka. Udaberri txapelketako bi partidetan, berriz, nagusi izan ziren Oiangukoak.
Oiangu elkarteko palariek Euskal Herriko Txapelketako hiru finalerdi jokatuko dituzte asteburuan. Oier Etxenikek eta Beñat Ibargurenek 22 urtez azpikoa dute gaur Altzan; Aitor Luzuriagak eta Jon Soraluzek paleta larruzkoa bihar Sestaon; eta Gari Arrietak eta Juankar Oterok pala motzekoa jokatuko dute bihar Iruñean.
Oiangu pala elkarteko palariek asteburuan jokatutako bost partidetatik lau irabazi dituzte. Udaberri txapelketan, pala motzean, Berasategik eta Letamendiak jokatutakoa da galdutako bakarra. Torneo berean, baina paleta larruz, Iker Arrieta eta Imanol Olaran nagusi atera ziren. Euskal Herriko ligako hiru partidetan jaun eta jabe izan ziren.
Gorka eta Jon Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrek Frantziako Tourrean parte hartuko dute. 11 urte pasatu dira dagoeneko Euskal Herriko bi anaia txirrindularik Tour berean parte hartu zutenetik. Alvaro eta Igor