Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak , herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, [...]
Ordiziako Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute bihar Herri Antzokian, 18:30ean hasita. Hainbat adinetako ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakutsiko diete biltzen diren guztiei. Horren aurretik, 18:15ean, Beti Argi musika bandak kalejira bat egingo du Plaza Nagusitik abiatuta, eta emanaldia Nikolas Lekuona plazan bukatuko du.
Hiru taldek kontzertua egingo dute bihar gauean Ordiziako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Punk-folk musika egiten duen Fiachras taldea izango da kartelburua. Lazkaon sustraiak dituen taldeak orain gutxi Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen Hitzera goaz bigarren diskoko kantuak joko ditu. Gasteiztik etorriko den Sumision City Blues izango da bigarren taldea. Obligaciones eta Sexty Sexers taldeetako musikariek osatutako taldea da, [...]
Kanthoria taldeak Bereterretchen oinatzak emanaldia egingo du maitzaren 11n, 19:00etan, Ordiziako D’elikatuz gunean. Azokaren 500. urteurrenaren barruko kontzertua da.
Tolosako Topic aretoan (20:30ean) aurkeztuko dute gaur Pello Ramirez ordiziarrak eta Xabier Zeberio tolosarrak On diskoa. Ramirezek, bere bakarkako bigarren diskoa prestatzen ari zenean, (Eskuz lurrari , Elkar, 2010) Zeberiori deitu zion nychelharparekin abesti bat jo zezan. Lanean hasi, eta estudioan “sekulako ezustea” hartu zuten biek, nychelharparen eta akordeoiaren –Ramirezek jotzen duen instrumentua– soinuak nahastuta sonoritate berezia sortzen zela ikusita. Orduan “zerbait” egitea pentsatu zuten. Elkartu, erreportarioa [...]
Ordiziako Musika Eskolako ikasle sorta batek Andoiango VII. Piano jaialdian parte hartuko du asteburuan, hilaren 4an eta 5ean. Maila eta modalitate guztietan ariko dira, banaka zein binaka, eta joko dituzte obren artean klasikoak eta modernoak daude. Ikasleek maila ona emango dutela espero dute musika eskolako arduradunek.
Santa Zezilia egunaren harira, musikarekin lotutako ekintza ugari egiten ari dira herriz herri. Bihar, Ordiziako Beti Argi musika bandaren txanda izango da. Santa Zezilia eguneko kalejira egingo dute herrian barrena, 19:30ean hasita.
Barroko Aire musika zikloaren barruko hirugarren kontzertua etzi izango da, Khantoria taldearena. Ander Berrojalbizek (biolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klabezina) osatzen duten hirukoak errepertorio barrokoa interpretatzea du helburu, garaiko tresnak originalak eta horiek jotzeko teknikak erabiliz. Emanaldia 20:00etan da, elizan.
San Martin egunaren biharamunean ospatu da aurten Sustraiez Blai musika jaialdia Ordizian, eta sanmartinetako udatxoa bete-betean egokitu dela zalantzan jartzerik ez dago. Hego haizea hara eta hona ibili zen egun osoan, eta horren ondorioz, asko izan ziren arratsalde pasa joan eta gauean festari jarraipena eman ziotenak. Sustraiez Blai munduko kulturen topaketak 11 urte bete ditu aurten, eta [...]
Sustraiez Blai kultur elkarteak antolatuta, hamaikagarren urtez egingo dute Sustraiez Blai jaialdia bihar, Ordizian. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean hasi eta egun osoan zehar, artisau azoka izango da herrigunean. 18:00etan berriz, La Tromba Matarusca eta Dilshad taldeak ariko dira Garagartza plazan. Jaialdi nagusia berriz, gaueko 21:00etan hasiko da. Flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen Adabegi [...]
Hilaren 28rako jarri dute hitzordua, 19:30ean, Ariatzako eskolan. Iñaki Laboa, Leopoldo Ladron de Guevara eta Olga Llonak emango dituzte azalpenak. Berbaldiaren ostean luntxa egongo da.
Astelehenean, hilak 27, hirugarren adinekoekin eta gazteekin egingo dira Hirigintzako Plan Orokorraren parte hartze saioak. Oiartzungo Udalak bi talde horien ikuspuntua jaso nahi du “etorkizuneko Oiartzunek
Nerabeen gurasoentzako hitzaldia emongo du astelehenean Gernika Gogoratuz aztertegiko Andreas Schäfterrek. Izan be, «gaur egungo nerabeen egunerokotasuna eta heziketa zailtasunez betetako errealitate konplexua da
LABeko martxa aldendu da apur bat, Eureka museo aldera, baina Errzantza ez da mugitu Adegiren sarrera ingurutik. Uneoro daude talde bereziko 20 bat patronalaren egoitza zaintzen.