Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Pirinioetako Tena bailaran (Hueska, Espainia) izan dira asteburuan. Eguraldi ederra lagun, Gran Facha (3.005 metro) mendia, Arrielgo lakuak, Foratatako lepoa eta Anayet mendi-gainak ezagutu zituzten, eta Sallent de Gallego herria ere bisitatu zuten. Igandero-igandero etxe inguruan egin dituzte ibilaldiak Ordiziako Mendizaleak taldekoek, eta uztailero Pirinioetara antolatzen duten ibilaldi honekin ematen diote bukaera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gran facha, mendizaleak, ordizia
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak elkartekoak gaur arratsaldean abiatuko dira Pirinioetako Tena bailara aldera, 16:00etan. Bihar goizean, Formigal herritik Gran Facha mendira (3.005 metro) igotzeko asmoa dute, eta etzi itzuliko dira herrira.
Irakurri gehiago
Etiketak:facha, gran, mendizaleak, ordiziako, pirinioak
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak taldekoek zehaztu dituzte dagoeneko datozen bi asteburuetan egingo dituzten mendi irteerak. Asteburu honetan, igandean, Aralarren barrena egingo dute irteera, Ordiziatik 07:30ean abiatuta. Muitze, Uzkoiti eta Sailigain lotzeko ibilbidea egingo dute. Hurrenagoko astebururako (hilak 13, 14 eta 15), berriz, Pirinioetako Gran Facha mendira igotzeko plana egin dute, Formigalgo Tena ibarretik abiatuta. Hara joateko interesa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aralar, gran facha, mendizaleak, ordiziako, pirinioak
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleen artean tradizio bihurtu den mendi irteera bat egingo da larunbatean, hilak 30: Ordiziatik Oriorakoa. 52. aldiz egingo dute Ordizia, Legorretazar, Zelatun, Iturriotz, Aia eta Orio batzen dituen bidea. 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik, eta Orioko Sarasua jatetxean bazkalduz borobilduko dute eguna. Irteerara joateko 676 92 96 60ra (Juan Mari) deitu behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:52. irteera, mendizaleak, ordizia, orio
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak elkarteko Pirinioetara egingo dute irteera asteburu honetan. Zurizatik abiatuta, Linzara joan eta handik Atxerito mendira igoko dira. Larunbatean abiatuko dira Ordiziatik, 06:00etan. Irteerara joateko asmoa dutenek zuzendaritzako kideekin hitz egin behar dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, mendizaleak, ordizia, pirinioak
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ibilaldi luzea egingo dute larunbatean, hilak 12, Ordiziako Mendizaleak elkartekoek. Ordiziatik Debara joango dira, aurrez Murumenditik, Beizamatik, Azpeitiatik eta Itziartik pasa ondoren. Ordu askoko ibilaldia denez, 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:deba, irteera, mendizaleak, ordizia
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mendi mugetan barrena egingo dute igandeko irteera. Ilarduiatik (Araba) abiatuko dira, handik Olano, Urdalurtik pasa eta Otzaurten bukatuko dute eguneko ibilaldia. Ordiziatik 07:30ean abiatuko dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:irteera, mendizaleak, ordizia
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak elkartekoek Murumendira igoko dira datorren igandean, hilak 15. Hala ere, ibilbidea ez dute tontorrean bukatuko, izan ere, Santamañara jaitsiko dira ondoren, eguneko irteera Ikaztegietan bukatzeko. 08:00etan abiatuko dira Ordiziatik.
Irakurri gehiago
Etiketak:mendizaleak, murumendi, ordizia
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak taldekoak Etxegaratetik Lizarrustira joango dira etzi, igandean. 07:30ean abiatuko dira elkarte paretik. Basorik baso egiten den ibilbide batek lotzen ditu bi mendate horiek, Idiazabalgo lurretatik Ataunera.
Irakurri gehiago
Etiketak:etxegarate, lizarrusti, mendizaleak, ordizia
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Mendizaleak taldekoek Goierritik atera gabe egingo dute igandean mendi irteera. 08:00etan abiatuko dira elkartetik, eta Esparru mendia dute jomuga. Lazkaon dago Esparru, eta Olaberria eta Idiazabalekin muga egiten du.
Irakurri gehiago
Etiketak:esparru, mendia, mendizaleak, ordizia
Bidalita Aisia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »