Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek [...]
Lazkaon bizi den Alberto Carrascal madrildarrak jaso du aurten Goiekik antolatutako Enpresa Ekimen Berrien XV. Sariketa, enpresen adimen artifizialean eta datuen azterketan oinarritutako proiektu batekin. Sari nagusia, ordea, Goiener kooperatibako Joanes Maizarekin partekatu behar izan du Carrascalek, nahiz eta diru proportzio bera ez jaso. Lehen sariari 4.000 euro eman dizkiote aurten, eta bigarrenari 2.000 euro. [...]
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako VI. Patata tortilla txapelketa Pottoka tabernak (taberna eta elkarteen mailan) eta Asier Muñagorrik (herritarren mailan) irabazi dute. Patata zorro, arraultza dozena eta oliba olio botila bana jaso zituzten saritzat bi irabazleek. San Pedro bezperako erromeriaren barruan egin ohi da txapelketa, eta bertara aurkeztutako tortillekin antolatzaileek pintxoak egiten dituzte, eta sagardo upela [...]
Zazpigarren urtez antolatu dute elkarlanean Ordiziako Udaleko Euskara sailak eta Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromeria. Bihar arratsalde-iluntze partean izango da euskal giroko festa horren ospakizuna Garagartza plazan. Seigarren patata-tortilla lehiaketarekin hasiko da eguneko festa. Bi maila bereiziko dituzte lehiaketan: batetik, norbanakoek aurkeztutako tortillarik onena aukeratuko da, eta bestetik, herriko elkarte eta tabernek aurkeztutako [...]
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Txiste eta Pasadizo Idatzien XXI. lehiaketaren sariak banatu zituzten joan den ostegunean Barrenan. Legorretako Maruja Redondo ikasleak tableta bat irabazi zuen Kulero beltzak txistearengatik, eta Aitor Calvillo AEKko kideak Zeraingo Oiharten egonaldia jaso zuen saritzat El Corte Ingles izeneko txistearengatik. Hirugarren saria Beasaingo iluntzeko taldeko ikasleek irabazi zuten (Ataungo Urbitarte sagardotegian bost lagunentzako afaria). Carlos Redondok kontatu zuen txistea denen izenean.
Ekainaren 1an banatu zituzten Nikolas Lekuona I. Argazki lehiaketaren sariak, eta behin hori eginda, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagin batekin erakusketa dago ikusgai Barrena kultur etxean hilaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Gaur bertan 75 urte bete dira Nikolas Lekuona artista ordiziarra hil zela. Denera 44 argazki ikus daitezke, lehiaketara aurkeztutako 240 argazkietatik [...]
Martinez jatetxeak irabazi du atzo iluntzean Ordiziako Plaza Nagusian jokatu zen Pintxo Osasungarrien I. Lehiaketa. Bakailua xerrak oinarri zituen pintxo bat aurkeztu zuen, eta horixe izan zen epaimahaiaren gustukoena. Hauexek osatu zuten epaimahaia: Jesus Mari Ormaetxea (Gaztaren kofradia); Izaro Rubio (sukaldari eta kirolaria); Esti Ruano (Ordizian elkarteko lehendakaria); Danel Etxeberria (Goierriko Baratza denda); eta Idoia [...]
Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketa. Hiru maila: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Azken biek librea dute gaia, doinua eta neurria, eta gaztetxoetan, doinua eta neurria librea dira, baina gaia ez. Ordiziako azokak 500 urte gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte. Uztailaren 1a da lanak aurkezteko azken eguna. Informazio gehiago www.ordizia.org helbidean.
Pintxo lehiaketa egingo da maiatzaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara, D’elikatuz gunean. Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako lehiaketa da, Gastronomia Astearen barruan.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak Marokoko eta Mexikoko taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du. Maiatzaren 8an izango da ikastaroa, 09:30etik 11:30era, Ordiziako Gaztelekuan. Izena emateko epea egun berean bukatuko da. Aste horretan bertan Gastronomia Astea ere egingo du AEKk, eta ikastaro horrez gain, maiatzaren 10an, Pintxo lehiaketa ere izango da D’elikatuz zentroan, 18:00etatik 20:00etara.
Asteburu Kulturala ospatzen ari dira Bedaion. Arratsaldearekin batera, Ibai Esoain kontalariak, kantuz eta ipuinez osaturiko emanaldia eskaini du. Ondoren, Xabier Amurizaren txanda