Per la Forza taldeak irabazi du Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketa, finalean Downtown taldeari irabazita (2-1). Lehen zatian golik ez zen izan, eta bigarrenean izan ziren hiru golak. Per la Forzak finala bukatzeko 10 minutu falta zirela sartu zuen bigarren gola, eta irabazlea erabakita zegoela zirudienean, Downtownek luzapenean egin zuen 2-1koa, eta bukaera estua [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, downtown, futbol, kuadrilla, ordizia, per la forza, txapeldun, txapelketa
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bihar arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bilera baterako deia egin diete herriko kuadrillei. Kuadrillako partaide kopuruaren zerrenda, arduradunaren izena, helbidea eta posta elektronikoa eraman beharko dute kuadrillek bilerara, eta baita egun horretan eramango dute musika mota ere. Kuadrilla Eguna hilaren 27an izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:ana, bilera, jaiak, kuadrilla, ordizia, santa
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Multzokako fasean eta ondorengo kanporaketetan jokorik eraginkor eta erregularrena egin duten bi taldeak sailkatu dira Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren finalerako: Per la Forza eta Downtown. Bi taldeek gol bateko aldearekin ekin zioten atzo arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiei, baina errenta hori ez zuten baliatu behar izan, bigarren finalerdietako partida ere irabazi egin baitzuten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, downtown, futbol, kuadrilla, ordizia, per la forza, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Emaneurre taldeak 6. urtez antolatutako Esku pilota txapelketa herrikoiaren final laurdeneko zazpi partida jokatuko dira gaur arratsalde-iluntze partean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian. A ligari dagozkion lau partida jokatuko dira, eta B ligari dagozkion hiru. Finalerdiak, berriz, gaur zortzi izango dira, eta bi ligetako finalak hilaren 18an, asteazkena, 19:00etan. Hauek dira gaur arratsaldean indarrak neurtuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:futbol, herrikoia, kuadrilla, ordizia, pilota, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Herenegun jokatuko ziren Altamira estadioaren ondoko zelaian Ordiziako Kuadrilla arteko 33. Futbol Txapelketaren lehen finalerdiak, eta bigarren finalerdien zain, Per la Forza eta Downtown dira momentuz finala jokatzeko hautagaiak. Per La Forzak 0-1 hartu zuen mendean Zerdiau taldea, eta emaitza berarekin bukatu zen Rockus eta Downtown taldeen arteko lehia. Datorren asteburuan, larunbatean edo igandean, jokatuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, downtown, futbol, kuadrilla, ordizia, per la forza, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Dagoeneko erabakita daude Ordiziako Kuadrilla arteko 33, Futbol Txapelketaren finalerdietara sailkatu diren lau taldeen izenak: Per la Forza, Downtown, Zerdiau eta Rockus. Per La Forzak Kozen kanporatu du final laurdenetan (2-1 eta 3-1 izan dira bi partiden emaitzak), Zerdiauk Ferro (3-0 eta 1-3), Downtownek Bekause (2-0 eta 1-1) eta Rockusek Tzulo (0-0 eta 1-0). Finalerdiak ere bi partidetara Ekainaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, finalerdiak, futbol, kuadrilla, ordizia, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aurreko asteburuan lehen final laurdenetako partidak jokatu ondoren, bihar eta etzi artean jakingo da zein talde pasako diren Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren finalerdietara. Hauek izan ziren aurreko asteko emaitzak: Rockus-Tzulo (0-0); Zerdiau-Ferro (3-0); Per la Forza-Kozen (2-1) eta Bekause-Downtown (0-2). Asteburuan ere talde berberek jokatuko dute elkarren kontra, baina joaneko emaitzak kontuan hartuko dira. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, futbol, kuadrilla, ordizia, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan. Bihar, Rockus-Tzulo (15:00) eta Zerdiau-Ferro (16:30) taldeek jokatuko dute, eta etzi, Per La Forza-Kozen (15:30) eta Downtown-Bekause (17:00) taldeek neurtuko dituzte indarrak. Errifen dirua hilaren 13rako sartu behar dela gogorarazi die antolakuntzak talde guztiei. Txapelketari buruzko informazio gehiago, hemen .
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, futbol, kuadrilla, ordizia, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 metro, gorako jauzia, xabalina eta 4×100 erreleboak. Parte hartzaile guztiei banatuko dizkiete sariak.
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, atletismo, kuadrilla, ordizia, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren lehen fasea asteburuan bukatuko da. B multzoari dagozkion hiru partida jokatu dira, eta hauek izan dira emaitzak: Rockus-Zerdiau (3-0); Arkaitza-Gauss (2-0) eta Bekause-Kozen (2-2). Orain beste fase batera igaroko da txapelketa. Multzo bakoitzetik lau talde sailkatu dira. A multzotik Per la forzak, Downtownek, Ferrok eta Tzulok egin dute aurrera, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arteko, futbol, kuadrilla, ordizia, txapelketa
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »