Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin [...]
Abuztuaren 3an Baionak eta Biarritzek Donostiako Anoeta estadioan jokatuko duten Euskal Herriko I. Errugbi Kopa ikusteko sarrerak Amonane tabernan daude salgai, 10, 20, 30 eta 40 euroan. Partida 20:00etan da, eta 16:00etan euskal taldeen azoka izango da.
Ampo Ordiziak bere historiako lehen final handia jokatuko du igandean Palentziako La Balastera estadioan Valladolideko El Salvador taldearen aurka, Espainiako Kopako finala. 13:00ean hasiko da finala, eta 15:00ak alderako jakingo da nor den irabazlea. Ampo Ordiziak atzo egin zuen Palentzia abiatu aurreko azkenaurreko lan saioa, eta une hori baliatu zuen Goierriko Hitza egunkariak teknikari eta jokalariekin hitz [...]
Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek apirilaren 22an Palentziako La Nueva Balastera (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko duten Espainiako Koparen finalerako sarrerak. Ordizian eta Beasainen erosi ahal izango dira, eta baita Palentziako estadioan ere. Ordizia -Ordiziako Rubgy Elkartearen egoitzan, gaurtik asteazkenera, 19:00etatik 21:30era. -Majori kiroldegia -Amonane taberna -Illunpe taberna -Sugaar taberna -Olano taberna [...]
Gernikako Urbieta zelai lokaztutik bizirik atera ondoren –14-12 galdu zuen Ordiziak, 14-0 galtzen joan ondoren–, kanporaketari buelta eman eta historiako lehen finalera sailkatzeko aukera izango du Ampo Ordiziak igandean. Ohi baino ordu erdi bat beranduago jokatuko da Espainiako Kopako finalerdietako itzulikoa Altamiran, 12:30ean. ETB1ek zuzenean emango du partida. Partida berezia da inondik ere etzikoa Ordiziako [...]
Bizkaia Gernikak eta Ampo Ordiziak joan den larunbatean jokatu zuten Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partida, eta bizkaitarrak atera ziren garaile, Urbieta zelai lokaztuan 14 eta 12 irabazita goierritarrei. Gernikarrak 14 eta 0 aurretik joan ziren atsedenaldira, baina Ordiziakoek markagailua txukuntzea lortu zuten bigarrengoan. Emaitza horrekin kanporaketa erabat irekita geratu da, eta Altamiran otsailaren 19an jokatuko [...]
Ampo Ordizia denboraldi borobila osatzeko bidean da aurten. Ligan, Valladoliden irabazi zuen aurreko igandean, historian lehengo aldiz. Asteburu honetan historia egiten jarraitzeko aukera izango du, Errege Kopako finalera iristeko bidea samurtu baitezake Gernikan irabazita. Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du Bizkaia Gernikaren kontra, bihar, 16:30etik aurrera, Urbieta zelaian. Partida jokatzeko Phil Huxforden baja izango du Ampo [...]
Ampo Ordiziak balentria egin zuen atzo Altamiran, Santboianaren aurka 0-20 galtzen bukatu aurreneko zatia, eta bigarrenean partida iraulita. Espainiako Kopako final-laurdenetako norgehiagoka jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta 27 eta 23 irabazita, finalerdietara sailkatu da Ampo Ordizia. Bide batez, atzo zortzi talde beraren aurka Altamiran jasan zuten porrotarren errebantxa hartu zuten Axio Arañak eta [...]
Cajasol Ciencias Sevilla taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak Espainiako Koparen final laurdenetako partida. Espainiarrek Getxo Artea hartu dute mendean asteburuan final zortzineretan. Ampo Ordiziak eta Cajasol Cienciasen arteko norgehiagoka Cartuja zelaian, Sevillan, jokatuko da datorren larunbatean, 16:00etan. Kanporaketa partida bakarrera da.
Asteburu Kulturala ospatzen ari dira Bedaion. Arratsaldearekin batera, Ibai Esoain kontalariak, kantuz eta ipuinez osaturiko emanaldia eskaini du. Ondoren, Xabier Amurizaren txanda