U.E Santboina taldea hartuko du etzi etxean Ampo Ordiziak. Eguerdian jokatuko dute partida, Altamiran, eta ordiziarrak aurreko asteburuan Kopako partidan egindako jokoa errepikatzeko asmoz aterako dira zelaira. Liga hasiera ez da nahi bezain ona izan Ampo Ordiziarentzat, baina taldea sendotasuna hartzen ari da eta emaitzak hasi dira nabarmentzen. Axio Arañak azaldu duenez, El Salvadorren aurkako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ampo ordizia, errugbia, kirola, santboiana
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Eskola garaitik dabil atletismoan Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria (Ordizia, 1989). Federatuta daramatzan hamar bat urteetan pixkanaka-pixkanaka egin du gora haren mailak, eta promesetan inguruko txapelketa gehienak irabazita, maila gorenean aritu da aurten. Venezuelan izan zen ekainean, eta Finlandian uztail hasieran, Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoako inoizko abiadura-lasterkari onenak umiltasunez hitz egiten du, eta pistan erakusten du bere balioa. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alazne, atletismoa, furundarena, kirola, ordizia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Arratsaldeko 18:00etan hasi da Ordizian lehen aldiz egin den emakumeen lasterketa. Herriko plazatik hasi dira lasterkariak, eta 5 kilometroko ibilbidea egin behar zuten. Ibilbide berean behin baino gehiagotan pasa behar zutenez, udaletxe paretik pasatzen ziren bakoitzean gomatxo bana ematen zizkieten lasterkariei, guztira zenbait aldiz pasa diren jakin eta ziurtatu ahal izateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Emakumea, kirola, ordizia
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Ordizia Kirolean ekimenaren barruan, flashmoba egin dute gaur goizean Ordiziako plazan. Neska gazte mordoska bat, banaka, plazako erdigunera inguratzen joan dira, plazako bazter ezberdinetatik sartuz. Behin denak batu direnean koreografia bat egin dute. Plazaren inguruan zeundenak ustekabean harrapatu ditu dantzak.
Irakurri gehiago
Etiketak:kirola, ordizia
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek Genero eta osasun eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du gaur D’elikatuz zentroan, 18:30ean. Hitzaldi dinamikoa izango da, tailer formatukoa. Generoak zertarainoko eragina duen osasunean, bizitzan eta kirolean azaltzen saiatuko da Lekue. Ordizian kirolean III. Astearen barruko ekintza da.
Irakurri gehiago
Etiketak:generoa, hitzaldia, idoia, kirola, lekue, ordizia, osasuna
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:astea, berdintasuna, kirola, kirolean, lasterketa, merkataritza, ordizian
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Idoia Lekue Peñak Generoa eta osasuna eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du maiatzaren 29an, 18:30etik 20:30era, D’elikatuzen. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.
Irakurri gehiago
Etiketak:Emakumea, generoa, kirola, ordizia
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak otsailaren 23tik 25era antolatu zuen II. Asteburu Kulturala, baina tartean ekitaldi bat egin gabe geratu zen. Otsailaren 24an Iban Mayo txirrindulari ohiarekin eta Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendariarekin Kirola: jolasetik profesionaltasunera mahai-ingurua zen egitekoa, baina azken orduan bertan behera geratu zen Mayok izan zuen familia arazo batengatik. Azkenean, eta hilabete [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkiza, emaneurren, ingurua, kirola, mahai, mayo
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak otsailaren 23tik 25era antolatu zuen II. Asteburu Kulturala, baina tartean ekitaldi bat egin gabe geratu zen. Otsailaren 24an Iban Mayo txirrindulari ohiarekin eta Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realaren harrobiko zuzendariarekin Kirola: jolasetik profesionaltasunera mahai-ingurua zen egitekoa, baina azken orduan bertan behera geratu zen Mayok izan zuen familia arazo batengatik. Azkenean, eta hilabete [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkiza, emaneurre, ingurua, kirola, mahai, myo
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Umetatik da motorzalea Joseba Sanchez (Ordizia, 1982). Aitonarekin ikasi zuen gidatzen gaztetxotan, eta gidabaimena atera orduko, lasterketetan parte hartzen hasi zen. Bizpahiru urtean kopilotu moduan aritu zen Azpeitia aldeko jendearekin, eta lanean hasi zenean, bolanteari heldu zion. Egun, Lagun-Artea lasterketa taldearekin aritzen da, eta bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izendatu berri dute. Xabi Mendizabal herrikidea du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Gipuzkoa, joseba, kirola, ordizia, rallya, sanchez, txapeldun
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »