Mezuak etiketatuta ‘ kimetz ’

Indarkeria matxista salatzeko bilkura, gaur, plazan

2012/07/05
Nork

Kimetz emakume elkarteak hileroko lehen ostegunetan antolatzen duen kontzentrazioa egingo da gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea gizarte guztiaren ardura dela eta, bilkurara joateko deia egin du Kimetzek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeek festetan duen parte hartzeaz ariko dira astelehenean

2012/06/14
Nork

Farapi antropologia zentroko Nerea Eliasek eta Araitz Rodriguezek Emakumeen parte hartzea festetan. Berdintasunean parte hartzen al dugu? hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 18, Barrenan, 18:30ean. Hitzaldi-tailer horren bidez festetaz eta festetan emakumeek duten tokiaz hausnartuko dute bildutakoak. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hitzaldia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute gaur

2012/06/07
Nork

Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

2012/05/23
Nork
Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkin bat »

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bilkura, gaur

2012/05/03
Nork

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko ardura gizarte guztiarena delako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Kimetzen kontakizun laburren sari banaketa

2012/04/30
Nork

Ordiziako Kimetz emakume elkarteak antolatutako Kontakizun Laburren XVIII. Lehiaketaren sari banaketa izango da maiatzaren 25ean, 22:15ean, Barrena kultur etxean. Ondoren, ikuskizuna izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen historiari buruzko hitzaldia gaur Barrenan

2012/04/26
Nork

Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori. Antolatzaileek diotenez, Euskal Herriko historia emakumeak kontutan izan gabe idatzi da orain dela gutxi arte. Gaurko hitzaldian Euskal Herriko historian genero ikuspegiaren inguruan dauden hutsuneak aipatu dituzte, eta hutsune horiek betetzen hasteko, emakumeek hainbat momentu historikotan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Bihar ez da Kimetzen elkarretaratzerik izango

2012/04/04
Nork

Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko oporrekin bat egiten duelako. Horrenbestez, hurrengo kontzentrazioa maiatzaren 3an egingo da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kafe-kontzertua egingo dute gaur Barrenan

2012/03/08
Nork

Emakumeen Eguneko ekitaldien barruan, kafe kontzertua antolatu dute gaurko Kimetz elkartekoek Barrenako biltzar aretoan. Amalia Ibañezek (ahotsa) eta Ines Munduatek (pianoa) egingo dute ikuskizuna, 17:30ean hasita. Bihar, berriz, urteroko afaria egingo dute Kimetzekoek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘80 egunean’ filmari buruz bideoforuma hilaren 5ean

2012/03/01
Nork

Datorren astelehenean, hilak 5, 80 egunean filmari buruzko bideoforuma egingo dute Jubilatuenean, 17:15ean hasita. Itziar Aizpuru eta Mari Asun Pagoaga aktoreak bertan izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak