Mezuak etiketatuta ‘ jentilbaratza ’

San Joan bezperako herri afarirako txartelak salgai

2012/06/08
Nork

Su-gorri taldeak eta Jentilbaratza elkarteak elkarlanean antolatu duten San Joan bezperako herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Orlegi, Herrikoa, Pottoka eta Kirkil tabernetan, 15 euroan. Hilaren 23an, txosna zabalduko dute 17:00etan, 20:00etan izango da afaria, 22:30ean Akelarrea, eta 23:30ean Patxi Perez eta Konpainiaren dantzaldia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Jentilbaratzak Erdi Aroko azokarako antolatutako ekitaldiak atzeratu egin dira

2012/05/07
Nork

Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian. Horren osagarri, Jentilbaratza 1512-2012 elkartea hainbat ekitaldi egitekoa zen Goen plazan. Elkarteko kideek Ordiziako Ahotsari jakinarazi diotenez, asteburu horretarako iragarritako ekitaldi guztiak atzeratu egingo dira Ampo Ordiziak ligako finala jokatuko duelako egun horretan bertan. Beste dataren batean egiteko asmoa iragarri dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Jentilbaratzaren Erdi Aroko azokako afarirako txartelak salgai daude

2012/05/03
Nork

Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak presentzia izango du aurten ere Ordizian ospatzen den Erdi Aroko azokan. Hilaren 12an eta 13an ospatuko da aurten. Goen plazan izango da aurten ere bilgunea, eta dagoeneko jarri dituzte salgai hilaren 12an egingo den herri afarirako txartelak. Orlegin, Herrikon, Pottokan eta Kirkilen eros daitezke txartelak, 15 euroan. Hauxe izango da menua: Baratzuri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Erdi Aroko azoka. Jentilbaratza gunea

2012/04/30
Nork

Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak Erdi Aroko azokan parte hartuko du, egitarau propioarekin. Goen plazan izango da azoka gunea. Hauxe da egitaraua: Maiatzak 12 -11:00-14:00 eta 17:00-21:00: Nafarroako eta bertako edari, jaki eta produktuen salmenta. -20:00: Arrasateko eta Ordiziako alboka-jotzaile eta pandero-jotzaileak -20:45: Herri afaria Goen plazan -22:30: Erdizka lauetan folk taldearekin euskal dantzak. Maiatzak 13 -11:00-14:00 eta 17:00-21:00: Nafarroako eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Nafarroaren konkistari buruzko DVD emanaldia eta hitzaldia

2012/04/30
Nork

Konkistak 500 urte: deuseztatu ezin izan duten oroimena hitzaldia egingo du Sergio Iribarrenek (Nafarroa Bizirik) Barrena kultur etxean, maiatzaren 7an, 19:00etan. Aurretik, DVD emanaldia izango da. Antolatzailea: Jentilbaratza 1512-2012.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Erdi Aroko azoka prestatzen hasteko bilera deitu du Jentilbaratzak

2012/04/20
Nork

Maiatzaren 12an eta 13an Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian, eta horren harira, Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu azoka horren barruan. Ekitaldi horien prestatzen hasteko lehen bilera datorren astelehenean izango da, hilak 23, Irriki elkartean, 19:00etan. Iaz festa moduko bat antolatu zuten Goen plazan, eta aurten, Nafarroak bere askatasuna zuela 500 urte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ordiziaren jatorriari buruzko hitzaldia gaur

2012/03/15
Nork
Ordiziaren jatorriari buruzko hitzaldia gaur

Orreaga taldeko Aitzol Altunak Ordizia: 1200-1512. Konkisten testuinguruan hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan. Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak gonbidatuta emango du hitzaldia. Altunak, besteak beste, Nafarroaren eta Gaztelaren historiak parez pare jarriko ditu, haien artean sor daitezkeen kontraesanak agerian utziz. Ordiziako azokaren 500. urteurrenari harira antolatu du hitzaldi hori Jentilbaratza elkarteak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gartxot: Konkistaren aurreko konkista

2012/01/12
Nork
Gartxot: Konkistaren aurreko konkista

Herri xehearen ahotsa izaten zen bardoena. Herri xehearen kontuak, kondairak eta istorioak lau haizetara zabaltzen zituzten, herriz herri kantari ibilita. Gartxot Itzaltzuko bardoa izan zen, XII. Mendean sona handia hartu zuena. Haren historia ordea, gerora jakin dute askok, hein handi batean, haren omenez ateratako kantari, liburuari eta filmari esker. Asteburu honetan, Euskal Herriko historiaren zati [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Jentilbaratza 1512-2012 elkartea ere presente egongo da Erdi Aroko azokan

2011/05/04
Nork

“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan izan ditu hainbat bereizgarri komun Europa osoan, baina zalantzarik ez da Euskal Herrian eta Ordizian bertan garai horretan bazirela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak