Gaurtik abenduaren 20ra bitarte Saski solidarioa izeneko ekimena egingo dute Ordizian. Aurreko agintaldian udalak abian jarritako Hiri hezitzailea proiektuaren barruko ekimen hori “sinbolismoz betetako ekintza” dela nabarmendu du Belen Maiza Ongizate eta Kultura zinegotziak. “Proiektuaren helburua horixe da, lana denon artean egitea, Ordizia solidarioago bat lortzeko”. Jubilatuen elkarteak, Caritasek, eta Urdaneta eta Jakintza ikastolek parte hartuko dute ekimenean, eta helburua elikagaiak biltzea da, Caritasi eman, eta ondoren, horiek, behar [...]
Orain lau urte desagertzeko zorian egon zen Jakintza Dantza taldea, baina krisi horretatik indarberrituta atera ondoren, Amets Bide kultur elkartea izatera pasa da tarte horretan . Ez dira nonbait borondatezko lanerako garairik onenak. Konpromiso asko eta astialdiari denborarik ezin eskaini. Duela lau urte Jakintza Dantza Taldea desagertzeko zorian egon baldin bazen, lau urte beranduago erabat indarberrituta [...]
Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek. Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak elkartu ziren. Miren Martinen zuzendaritzapean emanaldi ederra egin zuten 2. mailako ikasleen abesbatzak, eta ondoren gozatu ederra hartu ikasle [...]
akintzak Ikastolaren Eguna ospatuko du bihar. Eskolako txikienak Villa Eugenian elkartuko dira 10:45ean, eta plazara joango dira. Tatxin eta Tatxan pailazoen saioa izango dute, besteak beste. Zaharxeagoek jokoak egingo dituzte Barandiaran plazan, eta DBH eta Batxilergokoek futbola eta herriko kirolak frontoian. 13:00ean mokadutxoa dute.
Ordiziako Jakintza dantza taldeak ikasturte amaierako dantza emanaldia egingo du gaur, 19:00etan, Ordiziako Herri Antzokian. Bost urte dituzten haurretatik hasi eta 6. mailara bitarteko 100 dantzari baino gehiago elkartuko dira. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da, eta Euskal Herriko dantza ezberdinak ikusi ahal izango dira.
Jakintza Ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleek dantza eta koreografia jaialdia egingo dute bihar, 15:30ean, Majori kiroldegian. Kultur Astearen barruko ekintza izango da. Jakintzan urteak daramatzate gorputz heziketako eskoletan dantza lantzen, eta aurreko urteetan jaialdiak izan zuen arrakasta ikusita, berriz errepikatzea erabaki dute. Eider Epelde irakaslea da Jakintzako irakaslea da ikasleak dantzara animatu dituena.
Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 60 zuhaixka landatu dituzte gaur eguerdian Oianguren institututik Majori kiroldegira doan bidegorriaren ertzeetan. Udal lorazainen laguntza izan dute horretarako. Gurbitz, ezpel eta gorosti landareak dira aldatu dituztenak. Azken bi landare horiek EAE Euskal Autonomi Erkidegoko espezie mehatxatuen katalogoan sartuta daude, eta interes bereziki babes maila dute. [...]
Ordiziako ikastetxeak buru belarri dabiltza azken asteetan inauterietako desfileak prestatzen. Ostegun Gizen egunarekin bat eginez, Urdaneta ikastetxekoek bihar egingo dute inauteri desfilea, eta etzi, Ostiral Mehe egunez, Jakintzakoen txanda izango da. Urdaneta ikastetxea 28. Kultur Astea ospatzen ari dira astelehenaz geroztik, eta inauterietako desfilea prestatzearekin bat, beste hainbat ekimen egiten ari dira egunotan. Mozorro desfilea [...]
Jakintza ikastolak urtero antolatzen duen Euskaraz bizi eguna bertan behera uztea erabaki dute, gaurko euria eta elurra iragarrita baitaude. Jakintzakoek zenbait ekimen egin izaten dituzte egun horretan herriko hainbat gunetan, eta ekitaldi nagusia plazan izan ohi da. Egun hori martxoaren bukaeran ospatu nahi dute.
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
Ordizia, Tolosa, Arrasate eta Beasaingo saskibaloi jokalariak elkartu dira gaur arratsaldean Antzizar Kiroldegian egin duten saskibaloi eskolen arteko topaketan. Lau herri horietako 10 eta 12 urte bitarteko
“Gure eskola txikia, gure txoko bizia, gure eskola txikia mundu handia”. Aitor Furundarenaren musikaren erritmora gorputzak berotzen aritu dira haur eta gurasoak gaur Olaberrian. Goierriko eskola txikien