Santa Ana jaiak orain pare bat ordu hasi dira Ordizian, Alberto Briz jubilatuen elkarteko lehendakariak suziria piztearekin batera. Burrunbazale txaranga Ordiziarrak gera! jotzen hasi bezain pronto plaza inguruan elkartutako herritarrak kanta eta dantza hasi dira, giro eguzkitsua lagun. Erraldoiak eta buruhandiak atera dira ondoren kalejiran Urdaneta kalera aldera, txistulari eta trikitilariz lagunduta. Korrika saioa ederrak egin dituzte [...]
El Albero zezenzale taldeak Santa Ana jaien barruan urtero antolatzen duen behi-futbol txapelketan parte hartzeko izena eman behar da. Helduek Urdin tabernan eman dezakete izena, eta gazteagoek Goiagi okindegian.
Bihar arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bilera baterako deia egin diete herriko kuadrillei. Kuadrillako partaide kopuruaren zerrenda, arduradunaren izena, helbidea eta posta elektronikoa eraman beharko dute kuadrillek bilerara, eta baita egun horretan eramango dute musika mota ere. Kuadrilla Eguna hilaren 27an izango da.
Auzoko jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Altamiran. Atzokoa izan zuten estreinaldia, eta gaur, umeen txanda izan da goiz partean. Gaztetxoentzako krosa egin dute aurrena, eta marrazki lehiaketa ondoren. Jenderik gehiena, ordea, eguerdi parterako hasi da plaza ingurura biltzen, orduan hasi baita patata tortilla lehiaketa. Zazpi bikote edo taldek parte hartu dute aurten, batzuk abilezia handiarekin, [...]
Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. [...]
Datorren asteartean, apirilak 3, egingo dute Otegi-Enea eta Majori auzoetako San Joan jaiak antolatzeko lehen bilera. Nerea tabernan egingo dute bilera, 20:00etan. Jai batzordea sortu dute, eta ideia berriak dituzten auzotarrak erakarri nahi dituzte. Bilerara azaltzeko aukerarik ez dutenei ere parte hartzeko badutela jakinarazi diete. Nerean, Muñozen, Erlen eta Ortega-enean izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia [...]
Gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko deia egin diete herriko kuadrillei. Sortu berri den jai batzordeaz eta uztailean ospatzen diren Santa Ana jaiei buruz hitz egingo dute.
Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango [...]
Ehun lagun inguruk parte hartu zuten matutinan. Ordizian ondo gogoan izango dituzte aurtengo Santa Ana jaiak. Euri langarra izan dute lagun –edo aurkari– asteburu osoan, eta baita herenegun eta atzo ere. Hala ere, festarako gogoa gailendu zaio euriari, ikusi besterik ez baitzegoen zenbat koadrila zebiltzan mozorrotuta astelehen iluntzetik aurrera, horietako asko eta asko karroza eta [...]
Aurreko asteburuan motorrak berotzen hasi eta gero, bihartik aurrera ospatuko dituzte Santa Ana jaiak Ordizian. Tradiziozko ekitaldiak eta azken urteetan indarra hartu dutenak uztartzen ditu egitarauak. Besteak beste, danborrada, matutina eta santanazaleen esku-dantza izango dira datozen egunetako osagaiak. Aurtengo jaiek ekarriko duten berrikuntzetako bat, zezen plazaren kokapena da, aurten lekuz aldatuko baitute. San Bartolome auzoan [...]
20:00etan zegoen jarrita hitzordua eta zertxobait beranduago hasi da ekimena. Aurretik entsegua egin dute herritarrek. Behin ekimenari hasiera emateko ordua heldu denean, antolatzaileek Mundumob ekimenaren
Elkarretaratzeak egin dira Ondarroan, Lekeiton, Markina-Xemeinen eta Mutrikun, besteak beste. Ondarroan 70 bat herritar batu dira Alamedan, 19:00etan. Mutrikun Goiko
EHNEk basurdeen ugalketa kontrolatzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari, eta, ugalketaren erakusgarri, bideo bat bidali du, Urbian udazkenean grabatutakoa zelakoan. Bideoa, ordea, Europa
LABen arabera, langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin, eta Tolosaldean eta Urola Kostan ari da izaten eraginik handiena. LAB eta ELA sindikatuen goizeko protestak jendetsuak izan dira. Arratsaldean hainbat