Mezuak etiketatuta ‘ indarkeria ’

Indarkeria matxista salatzeko bilkura, gaur, plazan

2012/07/05
Nork

Kimetz emakume elkarteak hileroko lehen ostegunetan antolatzen duen kontzentrazioa egingo da gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea gizarte guztiaren ardura dela eta, bilkurara joateko deia egin du Kimetzek.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute gaur

2012/06/07
Nork

Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakume batek jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute

2012/05/11
Nork

Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izango da elkarretaratzea, 20:00etan, eta Erasorik ez erantzunik gabe! Indarkeria matxista guztiekin bukatu arte ! izango da leloa. Asteleheneko gertaera gaur egungo gizartean “onartezina eta bortitza den gaitza” izaten jarraitzen duela diote deitzaileek kaleratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Neska lagun ohia jotzea egotzita gizonezko bat atxilotu dute

2012/05/08
Nork

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, neska lagun ohia jo eta urruntze agindua ez betetzea egotzita. Herrizaingo sailak dioenez, emakumezkoa bikote ohiaren etxera joan zen, gizonezkoak esan ziolako seme-alabak Euskal Herritik kanpora eraman behar zituela. Iturri horien arabera, eztabaidan hasi ziren, eta emakumezkoa etxetik ateratzen ari zenean gizonak ostikoz jo zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bilkura, gaur

2012/05/03
Nork

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko ardura gizarte guztiarena delako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bihar ez da Kimetzen elkarretaratzerik izango

2012/04/04
Nork

Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko oporrekin bat egiten duelako. Horrenbestez, hurrengo kontzentrazioa maiatzaren 3an egingo da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute gaur

2012/03/01
Nork

Hileko lehen ostegun guztietan bezalaxe, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu! da Kimetz emakume elkarteak deitutako bilkuraren leloa. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaur, emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute

2012/03/01
Nork

Hileko lehen ostegun guztietan bezalaxe, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu! da Kimetz emakume elkarteak deitutako bilkuraren leloa. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kimetzek etziko deitua zuen bilkura ez da egingo

2012/01/03
Nork

Kimetz emakume elkarteak hileko lehen ostegunetan genero indarkeriaren aurka deitzen duen urtarrileko bilkura ez da egingo, Erregeen kabalgatarekin bat egiten duelako. Hurrengo elkarretaratzea otsailaren 2an izango da, 20:00etan, plazan, ohiko leloarekin: Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez! .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Emakumeenganako indarkeria desagertzeko exijitu dute Ordizian

2011/11/25
Nork
Emakumeenganako indarkeria desagertzeko exijitu dute Ordizian

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekimen jendetsua egin dute gaur goizean Ordizian. Altamira auzotik abiatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko ikasleek giza katea egin dute, eta haiekin batera, Kimetz emakume elkartekoak herri osoa zeharkatu dute Plaza Nagusira iritsi arte. Plaza inguruan jende asko zuten zain ordurako, eta bertan ekitaldia egin dute. Igor Eguren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak