Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko asmoa duen edozein herritarri zuzenduta dago. Ikastaroa hilaren 25ean hasiko da, eta uztailaren 6an bukatu. Goiekik Ordiziako Mallutz industrialdean dituen bulegoetan izango dira eskolak, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Ideia eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:enpresa, goieki, goierri, ikastaroa, kudeaketa
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Goierriko Baratza dendak eta Irriki kultur elkarteak sendabelarrak ezagutzeko eta xaboi naturalak egiteko ikastaroa antolatu dute ekainaren 1, 2 eta 3rako. Goierriko Baratza dendan edo 943 08 74 98 zenbakira deituta eman behar da izena. Matrikulak 45 euro balio du eta plaza kopuru mugatua dago. Maialen Sarasola ordiziarrak emango du ikastaroa. Parte hartzaileek xaboiak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:baratza, goierriko, ikastaroa, irriki, maialen, sarasola, sendabelar
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Mexikoko eta Marokoko taloak egiteko ikastaroa izango da maiatzaren 8an, 09:30etik 11:30era, Ordiziako Gaztelekuan. Goiztirik AEK-k antolatutako ikastaroa da, Gastronomia Astearen barruan.
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, ikastaroa, maroko, mexiko, ordizia, talo
Bidalita Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »
Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, erretzeari uzteko ikastaro bat hasiko da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ordiziako eta Beasaingo udaletako ongizate sailek antolatu dute, eta bi herri horietako herritarrek ez ezik, Arama, Altzaga eta Itsasondokoek ere parte har dezakete. Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 16, zabalduko dute, eta maiatzaren 7ra arte egongo da horretarako aukera. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:beasain, erretzeari, ikastaroa, ordizia, uzteko
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa kudeaketa ikastarorako izen-ematea azken txanpan sartu da. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da, eta maiatzaren 4an bukatu. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 13:00era. Enpresa bat kudeatzeko jakin beharreko alorren berri emango dute. 943 16 18 31 zenbakira deituta eman behar da izena.
Irakurri gehiago
Etiketak:enpresa, goieki, ikastaroa, kudeaketa
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea, berriz, etzi zabalduko du, eta hilaren 30era arte egongo da horretarako aukera, AEK-k Beasainen (943 88 93 40 eta beasain@aek.org) eta Ordizian (943 88 91 74 eta ordizia@aek.org ) dituen egoitzetara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Matrikula sei euro da. Ikastaroa Larraitz Sukiak emango du, eta AEKren Ordiziako euskaltegian izango da. Lau [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, bitxigintza, ikastaroa, ordizia
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak partaidetza prozesu abiatu ditu azken hilabeetan. Prozesu horiek gidatzeko, ordea, dinamizatzaileen beharra sumatu du udalak, eta hori dela eta, hilaren 30 eta 31rako asteburu osoko ikastaroa antolatu du. Hilaren 16a arte eman daiteke izena, 943 88 58 50 (goizez) eta 943 80 56 30 (arratsaldez) zenbakietara deituta, edota partaidetza@ordizia.org helbidera idatzita. Oiangura begira martxan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikastaroa, ordizia, partaidetza, udala
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Goierri beheko Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa Kudeaketa ikastaroan izena eman daiteke dagoeneko. Negozio ideia bat duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ikastaroak bi aste eta erdi iraungo du, eta Goiekiren bulegoetan izango dira eskolak, 09:30etik 13:30era. Izena emateko edo informazio gehiagorako 943 16 18 31 zenbakira deitu behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:enpresa, goieki, ikastaroa, kudeaketa
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako DYAk Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian martxorako. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurrez gaiaren inguruko ezagutzarik eduki behar, eta egunerokoan sor daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin erakutsiko dute DYAko kideek: bihotzaren eta biriken suspertzeak, zauriak, hausturak, erredurak… «Oinarrizko ikastaro bat da, eta ezagupen arruntak irakatsiko ditugu, egunerokoan osoko baliagarriak izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:DYA, ikastaroa, ordizia, sorosle, sorospen
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Esperientziaren Eskolako ikasle ohiak biltzen dituen Gueske elkarteak Erretiroa prestatzeko jardunaldiak izeneko ikastaroa antolatu du otsail-martxorako Goieki garapen agentziarekin eta Helduak adi! elkartearekin lankidetzan.Ikastaroa lau ostegunetan egingo da (otsailak 16 eta 23, eta martxoak 1 eta 8), dohakoa da, baina parte hartzeko izena eman beharra dago Goiekira deituta (943 16 09 70) edo posta elektronikoz (idoia.goieki@goierri.org ). Goiekiren formazio gelan izango dira saioak, arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara. Lau egun, lau gai Adineko pertsonentzat enpresarekin zuen kontratua etetea suposatzen duena aintzat hartuta erabaki du Gueskek ikastaroa antolatzea, «bizitzaren aldaketa handi horretan orientatzeko baliagarria» izango delakoan. «Aldaketa horrek aldi biologiko eta emozional batetik beste aldi batera pasatzea dakar». Ikastaroak lau [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erretiroa, gueske, ikastaroa, jubilazioa
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »