Mezuak etiketatuta ‘ hitzaldia ’

Atez atekoaren aurkako hitzaldia egingo dute gaur Barrenan

2012/06/25
Nork

EAJk eta PSE-EEk antolatuta, atez ateko hondakin bilketa sistemaren aurkako hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Horrez gain, atez ateko bilketa sistemaren aurka egiteko herri ekimen bat ere martxan da Ordizian azken asteetan. Azken asteetan, asteazkenetan, sinadurak biltzen aritu dira plazan, eta joan den ostegunean, hilak 21, elkarretaratzea egin zuten  udaletxe aurrean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Tomas Urzainkik hitzaldia egingo du gaur Ordizian

2012/06/07
Nork

Nafarroako historiari buruzko hainbat lan egin dituen Tomas Urzainki historialariak Nafarroako konkistaren jarraipena izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Nafarroa Bizirik eta Jentilbaratza 1512-2012 elkarteek antolatu dute hitzaldia. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, martxa nazionala izango da Iruñean, eta hara joateko autobusa antolatu dute Ordizian. Pottokan, Herrikoan, Orlegin eta Kirkilen eman behar da autobuserako izena. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Generoa, osasuna eta kirola hizpide gaur D’elikatuzen

2012/05/29
Nork
Generoa, osasuna eta kirola hizpide gaur D’elikatuzen

Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek Genero eta osasun eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du gaur D’elikatuz zentroan, 18:30ean. Hitzaldi dinamikoa izango da, tailer formatukoa. Generoak zertarainoko eragina duen osasunean, bizitzan eta kirolean azaltzen saiatuko da Lekue. Ordizian kirolean III. Astearen barruko ekintza da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Tibeti buruzko bideo emanaldia eta hitzaldia

2012/04/30
Nork

Ropka Euskadi elkarteak eta Ordiziako Udaleko Ongizate sailak antolatuta, Amapola azul filmaren emanaldia eta Tibeteko medikuntza tradizionala: osasuna gure sustraietan dago hitzaldia izango dira maiatzaren 29an, 19:00etan, Barrena kultur etxean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ikus-entzunezkoak | Ez dago iruzkinik »

Patxi Garmendia ‘Mendigar’ historialariaren hitzaldia

2012/04/30
Nork

Patxi Garmendia Mendigar historialari ordiziarrak Ordiziako azokak 500 urte hitzaldia egingo du maiatzaren 15ean, 19:00etan, D’elikatuzen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen historiari buruzko hitzaldia gaur Barrenan

2012/04/26
Nork

Araitz Rodriguezek eta Nerea Eliasek Memoriaren bidea: Emakumeen historia, emakumeekin egindako bidea hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Barrenan, 18:30ean. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hizketaldi hori. Antolatzaileek diotenez, Euskal Herriko historia emakumeak kontutan izan gabe idatzi da orain dela gutxi arte. Gaurko hitzaldian Euskal Herriko historian genero ikuspegiaren inguruan dauden hutsuneak aipatu dituzte, eta hutsune horiek betetzen hasteko, emakumeek hainbat momentu historikotan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Jon Maiak hitzaldia egingo du bihar Ordizian

2012/04/24
Nork

Jon Maia idazle eta bertsolariak hitzaldi bat egingo du bihar arratsaldean, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak gonbidatu du Maia solasaldira, udalak martxan jarri duen Udal Harrera Sarea proiektuaren barruan. Orain urte batzuk kaleratu zuen Riomundo liburuaren harira ariko da hizketan Maia, hitzaldiaren helburua haren familiak orain berrogei urte Espainiatik Euskal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Konponbide prozesuari buruzko hitzaldia gaur Barrenan

2012/04/02
Nork

Ezker abertzaleak azken urteetan eman diren mugimendu eta erabaki politiko garrantzitsuenen inguruko hitzaldia emango du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:00etan. Besteak beste, ezker abertzaleak argitara eman berri duen Konponbide haizea dabil adierazpenaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta mugarri izan diren beste erabaki batzuk ere hizpide izango dituzte, Gernikako Akordioa eta Aieteko Adierazpena tartean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Atez ateko sistemari buruzko hitzaldia asteartean

2012/03/23
Nork

Datorren asteartean, hilak 27, atez ateko zabor bilketa sistemari buruz hitz egiteko hitzaldia izango da Ordiziako udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Hondakinek badute irtenbidea izena jarri diote hitzaldia. eta Gipuzkoa Zero Zabor taldekoak ariko dira hizlaria. Antolatzaileek nabarmendu dute euskaraz ez dakitenentzako itzultzaile zerbitzua jarriko dutela.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Garapen ekonomikoaz ariko dira bihar Barrenan

2012/02/15
Nork

EHUko Nazioarteko Ekonomia irakasle Alfonso Duboisek Gaur egungo giza garapena eta garapen ekonomikoa. Elkartasun bideak hitzaldia egingo du bihar Barrena kultur etxean, 10:00etan. Gaur egungo ekonomia krisia gizarte ereduaren ondorio dela uste du Duboisek, eta horren alternatiba gizakian oinarritutako sistema bat jartzea dela. Hitzaldia Gueskek antolatu du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak