Mezuak etiketatuta ‘ gazta ’

Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute

2012/09/03
Nork
Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute

Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Gazta zati bat’ dokumentala emango dute gaur Ordizian

2012/07/23
Nork

Nazioen Mundua ekimenak ekoitzi eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala emango dute gaur gauean Ordizian, txosna gunean, 21:30ean. Santa Ana jaiei begira txosnek eta gaztetxeak antolatu duten egitarauaren barruko ekitaldia izango da, gaur Autodeterminazioaren Eguna ospatzen ari baitira. Ez da sarrerarik ordaindu beharrik izango, eta antolatzaileek gazta pintxoak eta ogitartekoak jarriko dituzte. Nazioen Munduko materiala ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

«Gazta ez ezik, gaztaren atzean dagoena islatzea da gure helburua»

2012/06/28
Nork
«Gazta ez ezik, gaztaren atzean dagoena islatzea da gure helburua»

Igandean, uztailak 1, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 23. kapitulua ospatuko du. Ohorezko bost kofradiakide berri izendatuko dituzte, eta ondoren, Zubibi jatetxean bazkalduko dute denek. Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiaren jardunaz eta azokaren 500. urteurrenaren harira egiten ari diren ekimenei buruz hitz egin du Jesus Mari Ormaetxea kofradiako lehendakariordeak (Ordizia, 1949). Orain arteko artzaintza ereduak irauteko, gaztaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Gazta zati bat’ dokumentala bihar Herri Antzokian

2012/05/24
Nork

Jon Maiak zuzendu eta Nazioen Munduak herri ekimenak ekoitzitako Gazta zati bat dokumentala emango dute bihar, hilak 25, Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala, eta Goierrin Idiazabalen soilik ikusi ahal izan da orain arte. Bestalde, Nazioen Munduak berak ekainaren 9rako antolatu duen Gure esku dago! jaialdian egingo den flashmob erraldoirako bi entsegu egingo dituzte Ordizian. Lehen entsegua etzi, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

D’elikatuzek eta Idiazabal Gaztaren museoak bono bateratua atera dute astebururako

2012/05/17
Nork

Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrorako sarrera doan izango luke bisitariak. Bi zentroetan haurrentzako ekintzak izango dira asteburuan. D’elikatuz zentroak eta Idiazabal Gaztaren Museoak ordutegi bera dute (11:00-14:00 / 16:00-19:00).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Urteko lehen gazta dastatzea

2012/05/15
Nork
Urteko lehen gazta dastatzea

Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatutako urteko lehen gazta dastatze gidatua egin da gaur goizean Donostiako Illarra jatetxean, gaztarekin zerikusia duten bi urteurren gogoan hartuta: Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak eta Ordiziako azokaren 500 urteak. Gaur dira juxtu 500 urte Juana Eroa Gaztelako erreginak Ordiziari asteroko azoka egiteko baimena eman zionetik. Jose Ramon Agirianok gidatu du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Jose Mari Aizega: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka”

2012/04/11
Nork
Jose Mari Aizega: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka”

Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bihar, Artzain Eguna Ordizian

2012/04/10
Nork
Bihar, Artzain Eguna Ordizian

 Ordizian dena prest dute urteko lehen feria berezia hartzeko, Artzain Eguna. Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko azoka da, eta bide batez artzainei eta artzaintzari gorazarre egitekoa. 09:00etan hasiko da ardi eta aharien erakusketa Garagartza plazan, baina feriaren une gorenak 11:00ak aldera izango dira. Ordu horretantxe, lau artzainen ardiek –bi mila buru denera– Ordiziako herrigunea zeharkatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Gazta zati bat’ dokumentalaren irudia bihar aurkeztuko dute, D’elikatuzen

2012/03/22
Nork
‘Gazta zati bat’ dokumentalaren irudia bihar aurkeztuko dute, D’elikatuzen

Nazioen Mundua herri ekimenaren eskariz Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentalaren irudia bihar goizean, 10:30ean, aurkeztu dute D’elikatuz zentroan. Txiki Agirre Keixeta artistak egindako eskultura bat izango da dokumentalaren ikurra aurrerantzean. Munduko gazta mota ezberdinak erabiliz osatu du Keixetak artelan bitxi hori, eta eskulturaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko du artistak biharko agerraldia. “Mundua gazta bat izanik, eta euskal herritarrok bertako gazta zati bat izateko eskubidearen jakitun egin du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »

Idiazabal Gaztaren Ordiziako kofradiak gaur du urteko batzarra

2012/01/27
Nork

Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiakideek urteko batzarra egingo dute gaur, 19:30ean, D’elikatuzen. Iazko batzarraren akta eta memoria aurkeztuko dituzte lehenik, eta balantze ekonomikoa ondoren. Zuzendaritzak aurtengo dituen proposamenak aurkeztuko ditu gero. Aurtengo kapitulua uztailaren 1ean izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
8,00 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak