Mezuak etiketatuta ‘ finala ’

Ligako finalerako gero eta gutxiago falta da

2012/05/12
Nork

Valladolideko Plaza Nagusiaren eta haren inguruko kaleetan nabarmena da Ampo Ordiziaren zaleen presentzia. Talde handitan, txikiagotan, bikoteka, asko izan dira Gaztelako hirira inguratu diren ordiziar eta goierritarrak. Bonboa hartuta dabilen 50 lagun inguruko talde bat da hots gehien ateratzen ari dena, kantuan, kalejiran, saltoka… Ordiziarrak gera! eta Ordiziako danborradaren eta errondallaren kantuak abesten ari dira etenik gabe. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Iruzkin bat »

Ligako bi talde onenen arteko finala

2012/05/12
Nork
Ligako bi talde onenen arteko finala

VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia. Bi talde horiek jokatuko dute gaur Valladolideko Pepe Rojo zelaian (18:00) Espainiako Ohorezko Mailako finala. Liga erregularreko bi talde onenak izan dira, erasokorrenak, eta jokalari erabakigarrienak dituztenak. Quesosek 589 puntu lortu ditu liga erregularreko 18 partidetan –374 aurka– eta Ordiziak 543 puntu lortu ditu –eta 384 aurka–. Hemen ikus daiteke liga erregularraren behin betiko sailkapena. Bi taldeek moralez gainezka egingo diote aurre finalari. Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuen apirilaren 22an Palentzian El Salvadorren aurka, eta liga irabazteko gai bada, Espainia mailako errugbiaren bi titulu nagusiak irabaziko lituzke. Quesosek, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ligako finalerako sarrerak bihar eta etzi erosi ahal izango dira

2012/05/09
Nork

Atzoko kontua zen VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordiziaren arteko finala ikusteko sarrerak Pepe Rojo zelaian erosi beharko zirela larunbatean bertan, baina gaurko kontua da 1.500 sarrera Ordiziara ekarriko dituzte, eta bihar eta etzi artean erosi ahal izango direla Ordiziako lau tabernatan (Sugaar, Olano, Illunpe eta Amonane). Hamar euroan jarriko dituzte salgai. Hamalau urtez azpikoek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Udaberri sariko finaletan, Goierriko bi bikote

2012/03/29
Nork

Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Gipuzkoako Udaberri pala sariko finalak jokatuko dira Antzuolako pilotalekuan, eta bertan, Goierriko bi bikotek hartuko dute parte. Ordiziako Oiangu elkarteko Iker Arrietak eta Imanol Olaranek Antzuolako Olalde elkarteko Manso-Alberdi bikoaren kontra jokatuko dute, paleta larruz. Ligaxkako partidan ere elkarren aurka jokatu zuten, eta Oiangukoak izan ziren garaile (35-32). Final horren ondoren, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaur jarriko dituzte salgai Kopako finalerako sarrerak

2012/03/26
Nork

Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek apirilaren 22an Palentziako La Nueva Balastera (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko duten Espainiako Koparen finalerako sarrerak. Ordizian eta Beasainen erosi ahal izango dira, eta baita Palentziako estadioan ere. Ordizia -Ordiziako Rubgy Elkartearen egoitzan, gaurtik asteazkenera, 19:00etatik 21:30era. -Majori kiroldegia -Amonane taberna -Illunpe taberna -Sugaar taberna -Olano taberna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak