Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak [...]
Bosgarren mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabilen Ordiziako azokak jasoko du aurten Euskadi Turismo 2012 Saria. Getariako Cristobal Balentziaga Museoan etzi, hilak 23, egingo den ekitaldian jasoko du sari hori azokak, 2012ko Euskal Merkataritza eta Turismo sarien banaketa ekitaldian. Goiturrek autobusa jarri du ekitaldira joateko –17:30ean abiatuko da Arboladitik–, eta 943 88 22 90ra deituta edo turismo@ordizia.org helbidera [...]
Astelehenean hasi eta gaur bukatuko den Espainiako XIV. Ostalaritza Kongresua dela eta –Donostian ari dira egiten aurten– Espainiako berrogei bat ostalari Ordiziako azokan izan dira gaur. Gehienak, 27, Kadizkoak ziren, baina Caceres eta Burgosekoak ere baziren tartean. Horiez gain, Euskal Herriko ostalari batzuk ere talde berean inguratu dira feriara. Lehendabizi D’elikatuz zentroa bisitatu dute, eta [...]
Gastronomia eta euskal sukaldaritza unibertsitate mailan lantzen hasi den Basque Culinary Center ikastegiak izango du aurten Idiazabal Gazta berriaren kanpaina irekitzeko “ohorea”. Urtero bezala, Artzain Egunean irudikatuko dute Idiazabal Gaztaren aurtengo kanpainaren hasiera. Apirilaren 11n, asteazkena, izango da artzainak eta artzaintza goresteko festa; hein berean, urteko lehenbiziko azoka berezia izango da Ordizian. Basque Culinary Centerreko [...]
Motzena eta luzeena esan ohi da otsailari buruz. Aurtengo honek ere hortik izan du; luze jotzen zuen goizak zeropeko tenperaturarekin, baina laster pasatu zen atzoko eguzki goxoa lagun. Atzokoan erreparatuz, deigarriena tomate landareak azaldu direla da. «Jendea erosten ari da, leihoetan eta toki babesetan jartzeko bakan batzuk saltzen ari naiz», adierazi digu Esther Illarramendi Ibarrakoak. [...]
Banan-banan aipatzen hastekotan lerro asko beharko lirateke, postuz postu lore aukera handia baitago. Zaldibiako Azanza loretegiko Iñakik edergarri gisa erabili ohi ditugunaz gain, belar jangarrietan edo espezietan zer erakutsia badu. Erromeroa, xarpota (tomilloa), oreganoa, menta, kanonigoak, rukulak… Denak ekologikoak eta 2,5 euroan salgai bakoitza: «Landarea bera ez da azken urteetan garestitu, baina garraioa asko», nabarmendu [...]
Uliako Labea komunitatekoak udaberrian hasi ziren Ordiziara etortzen, eta ogia eta hainbat produktu ekologiko dituzte salgai udaletxe pareko eskailerak igo eta bertan aurkituko dugun postuan. Negu partean mate infusioak ematen hasi ziren, gainerako saltzaileek eta bezoroek proba zezaten. Azken aste hauetako hotza lagun ona izan dute. Hasieran probatzeko errezelo antza erakusten zuen jendeak, baina horietako [...]
Gazte askorentzat ezezaguna den eta adin batetik gorakoek ederki ezagutzen duten izotz beltza zen atzokoa: ikusten ez den izotza. Hezetasunik ezean, zuritasunik ez da ageri ez autoetan ez inon, eta aldiz, ondo gogortuta ageri dira bazterrak. Inguruetan izotza bota dueneko kontuak neguan ez dira harritzekoak, baina herri barruan zeropetik goizean zehar ez igotzeagertaera arraroa da. [...]
Urteko lehenengoan festarik festako saltoan feriarako tarterik ez zuen hartu jendeak ezta saltzaile askok ere, eta bigarrenean eguraldi hotzari beldur hartuta edo, ez da betekadarik somatu. Hala ere urte hasierako kontuak dira hauek, okerrenak igarota hemendik aurrera denak hobeak izango direnaren esperantzarekin hasi da 2012a Ordiziako azokan. Sasoien joan etorriaren bi adierazle aurkitu genituen atzo: [...]
Astero Ordiziako azokara gerturatzen diren saltzaile zein bisitarien artean gauza jakina da urteko lehenengo azoka triste samarra izaten dela, eta atzokoa ere ildo beretik joan zela aipatu behar da: etxerako moduko eguraldi petrala, jende handirik ez, eta genero berririk ere, apenas. Baliarraingo Edurne Jauregiren postuan ikusi genituen sahats adarrak izan ziren bertako produktuen artean nobedade [...]
Cadreita eta Alesbes artean egiten ari diren obretan sartu dira 40 bat pertsona gaur arratsaldean. Larunbatean Tafallan egingo duten manifestaziora dei egin dute.
Nuclenorrek, zentralaren jabeak, ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta CSNri galdetu zion hark. Goizeko hamarretan batzartu dira; oraindik ere bilduta daude, eta bilera bihar
Hizkuntza eta Letren Alemaniako Akademiak emandako Georg Büchner saria irabazi zuen 1996an. Gaixotasun luze baten ondoren, joan den maiatzaren 5ean zendu zela jakinarazi du, gaur, Deutsche Verlagas—Anstalt