Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30etik 20:30era. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta herriko nerabeek izan ditzaketen beharrak asetzeko leku erreferentea izatea du helburu.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, gazte, gazteleku, hitzaro, ordizia
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Luis Mari De Juan Irastortza (Ordizia, 1957) hemezortzi eta hamabi urte bitarteko hiru seme-alaben aita da. Askotan suertatu zaio Zumarragako eta Ordiziako pediatria zerbitzuetara jotzea, eta orain bi urte salaketa jarri zuen Osakidetzak hizkuntz-eskubideak urratu zizkiola argudiatuta. Salaketa haren haritik Hizkuntz Eskubideen Behatokia harremanetan jarri zen De Juanekin, eta 18 urtez hizkuntz-eskubiderik gabe Osakidetzan dokumental laburra grabatu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:behatokia, de juan, dokumentala, eskubidea, euskara, hizkuntza, luis mari, ordizia, salaketa
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Eskola Kiroleko entrenatzaileei, saskibaloi teknifikazio jardunaldia egiteko aukera emango die Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. «Eskola orduz kanpoko jarduerek euskararen auzian duten garrantziaz jabetuta, eskola kirolean aritzen diren begirale, hezitzaile, guraso eta entrenatzaileei zuzendua» dago ikastaro hori, euskara zerbitzuak azaldu duenaren arabera. Jardunaldi horietan aurrenekoa, saskibaloiari dagokiona, bihar goizean emango dute, 10:00etatik 13:00etara, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, ikastaroa, teknifikazioa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak, EBPN Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak izena duen ikastaroa antolatu du urriko hiru ostegunetarako. Sei orduko ikastaro laburra da, eta hilaren 13an, 20an eta 27an emango dute. Printzipioz, arratsaldez egingo dute ikastaroa, 17:30etik 19:30era, baina gurasoentzat ez bada ordutegirik egokiena, horixe moldatzen ahaleginduko dira. Lehen bi saioetan gurasoek bakarrik hartuko dute parte, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abestiak, euskara, gurasoak, haurrak, jolasak
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordizia Kantuz ekimenari bukaera emango dion kantu afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Hitzaro elkarteak Milagrosan duen bulegoan (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66). Kantu afaria hilaren 14an izango da Plaza Nagusian, 21:00etan. Aurretik kantu jira egingo dute Kuxkuxtu txarangarekin. Helduen txartela 15 euro da, eta haurrena 10.
Irakurri gehiago
Etiketak:afaria, euskara, hitzaro, kantu, ordizia
Bidalita Gizartea, Musika | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, etorkinentzako Aisa ikastaroa antolatu du aurten ere. Urriaren 3an hasiko da eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Ikastaro horren bidez, honera bizitzera etorri diren etorkinei euskarara gerturatzeko bide bat eman nahi zaie, oinarrizko hainbat irakaspen emanez. Aurreko urteetan bezala, ikastaroak 60 orduko iraupena izango du. AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, ikastaroak, ordizia
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Teknologia berriak euskaraz erabiltzeko beste ikastaro bat antolatu du Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. Ikastaro horren helburu nagusia, «herritarren artean euskara lantzeko zabalkundea» egitea da. Zabalkunde hori, herritar guztien artean «eta batez ere gazteengan» egin nahi dute, «sarean euskaraz ibili daitezen». Ikastaroa bi saiotan banatuta emango dute, bihar eta etzi. Aurrenekoa, QR kodeen ingurukoa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, ikastaroak, ordizia, teknologia
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alberto Gorritibereak zuzendutako Arriya filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian bihar hasi eta astelehenera bitarte. Hori dela eta, filma ikusteko sei sarrera zozkatuko ditu udaleko euskara zerbitzuak telefonoz deitzen dutenen artean (943 80 56 22) edota ebpn@ordizia.org-era idazten dutenen artean . Igandean, Pluk ete bere garaia haurrentzako filma emango dute, eta horretarako ere sei sarrera zozkatu dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:'arriya', euskara, filma, sarrera, zozketa
Bidalita Gizartea, Ikus-entzunezkoak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa prestatzeko euskarazko materiala eskuragarria dago Ordiziako Solozabal auto-eskolan, udalako euskara zerbitzuak jakinarazi duenez: “Administrazioaren aldetik herritarren zerbitzuak euskaraz jasotzeko neurriak hartu eta baliabideak jarri behar ditugu, eta horretaraxe dator ekimen hau”. Azterketa teorikoa prestatzeko liburua eta multimedia materiala ikasle guztien esku dago. Bestalde, 18 urte inguru dituzten Ordiziako gazteei gidabaimena euskaraz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auto-eskola, euskara, gidabaimena, ordizia
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herriko dendek merkealdian ere euskara erabiltzeko kanpaina martxan jarriko du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Pasa den astean hasi zen ofizialki merkealdia, eta euskara zerbitzua, dendarien artean euskaraz idatzitako kartelak banatzen hasi da. Kanpaina horrekin, «herriko dendetan euskararen presentzia areagotu eta bermatu» nahi du euskara zerbitzuak. Kartel horiek, ‘merkealdia’ eta ‘eskaintza’ errotuluak dituzte, eta kolore biziak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, merkataritza
Bidalita Ekonomia, Kultura | Ez dago iruzkinik »