Soziolingustika Klusterrak iaz Ordizian behatutako 1.592 herritarren elkarrizketek uste baino baino datu baikorragoak utzi dituzte. Bat nabarmentzekotan, Ordizian egiten diren hamar elkarrizketatik ia lau (%38,6) euskaraz egiten direla da. Orain 18 urte egin zen azken kale neurketa Ordizian, baina herrigunean soilik. Orduan euskararen erabilera %23,4koa zen, eta gaur egun %42,5ekoa da. Iaz egindako azterketa herri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:datuak, erabilera, euskara, kale, klusterra, ordizia, soziolinguistika
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartea, euskara, hitzarmena, hitzaro, ordizia, udala
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, berria, egoitza, euskara, ordizia
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Euskara sailek sustatutako Ausartu euskaraz kanpainak “arrakasta handia” izan duela nabarmendu dute antolatzaileek. Herriko harategi, arraindegi eta frutadendetan euskaraz hitz egitea bultzatzea zen hilaren 17tik 29ra egin den ekimenaren helburua, eta nahi hori betetzat jo dute, izan ere, 22 saltokik eta 1.500 herritarrek hartu dute parte. Kanpainan parte hartu duten saltokiak adina saritu izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ausartu, euskara, kanpaina, merkataritza, ordizia
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai, eta maiatzaren 29a baino lehen erosi behar dira Hitzaroren bulegoan (09:00-13:00).
Irakurri gehiago
Etiketak:autobusa, elkartea, euskara, hitzaro, ibilaldia
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Iruzkin bat »
Egunerokoan eta erosketak egiterakoan euskararen erabilera sustatu nahi du Ordiziako Udalak, eta hori dela eta, Ausartu euskaraz izeneko kanpaina jarri du martxan. Hogeitik gora dendak parte hartuko dute kanpainan –arraindegi, harategi eta fruta dendak dira–, eta bihartik hilaren 29ra produktu sorta baten zozketan sartuko dira saltoki horietan erosketak egiten dituzten bezeroek. Sariketa horretan parte hartzea erraza izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, merkataritza, ordizia
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Maiatzaren 13an Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Maiatzaren 8rako eskuratu behar dira txartelak, bi bide erabiliz: Hitzarora deituz (943 16 23 66) edo mezu elektroniko bat idatziz ( hitzaro@gmail.com ). Hitzaroko bazkide eta mintzalagunek 10 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek hamabi. Autobusa 08:30ean abiatuko da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:autobusa, elkartea, euskara, herri, hitzaro, urrats
Bidalita Gizartea | Iruzkin bat »
Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren helburua, eta erabiliko dituzten materialak ohikoak izango dira. Hilaren 22ko jolas kooperatiboen tailerra bi ordukoa izango da (17:00-19:00), eta Lehen Hezkuntzako 1go eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, haur, jolas, ordizia, tailer
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak beste kanpaina bat abiatu du ikasle berriak erakartzeko. Euskaraz ikasi nahi duzu? ¿Quieres aprender euskara? goiburua jarri diote kanpainari, eta modu batera edo bestera ikasturte hasieran izena ematera animatu ez den jendea erakarri nahi du ekimen berri horrekin. AEKren bi egoitzetan egin daiteke matrikula, Ordiziakoan (943 88 91 74) eta Beasaingoan (943 88 93 40). Hainbat talde martxan Ordizian, Beasainen, Itsasondon, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aek, euskara
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Udalak berriro heldu dio enpresetan eta lan munduan euskara bultzatzeko Lanean egitasmoari. Herriko enpresetan euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzea da egitasmo horren helburu nagusia. Izan ere, ekimena bultzatu duen Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ustez, «lan handia dago egiteko oraindik lan munduan». Beste hainbat arlotan, azken urteetan euskararen normalizazioaren alde urrats esanguratsuak eman badira ere, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:enpresak, euskara, lanean
Bidalita Ekonomia, Kultura | Ez dago iruzkinik »