Iñigo Manterolaren Pinturatik eskulturara erakusketa egongo da ikusgai Barrena kultur etxean, maiatzaren 7tik 25era.
Irakurri gehiago
Nazioen Mundua herri ekimenaren eskariz Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentalaren irudia bihar goizean, 10:30ean, aurkeztu dute D’elikatuz zentroan. Txiki Agirre Keixeta artistak egindako eskultura bat izango da dokumentalaren ikurra aurrerantzean. Munduko gazta mota ezberdinak erabiliz osatu du Keixetak artelan bitxi hori, eta eskulturaren nondik norakoak azaltzeko baliatuko du artistak biharko agerraldia. “Mundua gazta bat izanik, eta euskal herritarrok bertako gazta zati bat izateko eskubidearen jakitun egin du [...]
Irakurri gehiago
Ruiz de Eginoren erakusketa bat. Iñaki Ruiz de Egino eskultore donostiarraren erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko dute Barrenan, 19:00etan. Hala ere, erakusketa astelehenetik hilaren 23ra egongo da zabalik bisitatu nahi duenarentzat. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita lanegunetan. Hainbat espazio publikotan jarritako eskulturen erreplikak erakutsi ditu artista gipuzkoarrak, baita zenbait “proposamen proiektu” ere.
Irakurri gehiago
Donostiako Untzi Museoak Andres Urdaneta esploratzaile eta erlijioso ordiziarraren eskultura bat eman dio Ordiziako Udalari, dohaintza modura. Euskaldunak eta Pazifikoa erakusketak iraun duen bitartean museoaren balkoietako batean eduki dute Urdanetaren eskultura. Orain udalaren esku dago.
Irakurri gehiago