Ampo Ordiziak 7-34ko emaitza lortu du Hernanin. Atsedenaldian jada 0-17 zihoazen. Ordiziarrek 25. minututik aurrera jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute, Tom Quarrie txartel gorriarekin bidali dutelako, Ion Olanori muturreko bat emateagatik. Partidaren emaitzaren ondorioz, Ampo Ordiziak 19 puntu lortu ditu sailkapenerako eta Hernanik 14 puntu lortu ditu.
U.E Santboina taldea hartuko du etzi etxean Ampo Ordiziak. Eguerdian jokatuko dute partida, Altamiran, eta ordiziarrak aurreko asteburuan Kopako partidan egindako jokoa errepikatzeko asmoz aterako dira zelaira. Liga hasiera ez da nahi bezain ona izan Ampo Ordiziarentzat, baina taldea sendotasuna hartzen ari da eta emaitzak hasi dira nabarmentzen. Axio Arañak azaldu duenez, El Salvadorren aurkako [...]
Partida gogorra izan da gaurkoa Ampo Ordiziarentzat. Gernikarrak indartsu etorri dira eta, batez ere bigarren zatian, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da: 16 eta 34 galdu dute ordiziarrek Altamiran. Gogotsu zeuden Axio Arañaren mutilak Gernikari aurre egiteko, baina bizkaitarrek merezita irabazi dute. Bigarren zatian, 0-25ekoa izan da Gernikakoek lortu duten aldea. Hasiera ona izan [...]
Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak. Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta [...]
“Egin ditugun aldaketak ilusioz egindakoak izan dira, eta espero dut aldaketak onerako izango direla”. Axio Araña Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailearen hitzak dira horiek, gaur eguerdian Olaberriko Castillo Hotelean eginak. Iaz bezalaxe, leku bera erabili du Ordizia Rugby Elkarteak lehen taldearen aurkezpen ofiziala egiteko. Arañarekin batera, Santos Regil kirol zuzendari berria eta Phil Huxford jokalari [...]
Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez [...]
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko Txapelketaren zortzigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Frantzia, Biarno, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko hogei talde elkartuko dira, eta tartean da, noski, Garabi Ordizia taldea. 08:30erako bi zelaietan egon beharko dute taldeak, eta 09:00etan hasiko dira lehen faseko partidak. Finalak, berriz, 15:45ean hasiko [...]
Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak. [...]
VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia. Bi talde horiek jokatuko dute gaur Valladolideko Pepe Rojo zelaian (18:00) Espainiako Ohorezko Mailako finala. Liga erregularreko bi talde onenak izan dira, erasokorrenak, eta jokalari erabakigarrienak dituztenak. Quesosek 589 puntu lortu ditu liga erregularreko 18 partidetan –374 aurka– eta Ordiziak 543 puntu lortu ditu –eta 384 aurka–. Hemen ikus daiteke liga erregularraren behin betiko sailkapena. Bi taldeek moralez gainezka egingo diote aurre finalari. Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuen apirilaren 22an Palentzian El Salvadorren aurka, eta liga irabazteko gai bada, Espainia mailako errugbiaren bi titulu nagusiak irabaziko lituzke. Quesosek, berriz, [...]
Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularrean lehen bi postuetan bukatzeko urrats handia egin zuen atzo Alacanten, La Vila iazko txapeldunari 24-42 irabazita. Lehen aldiz irabazi dute goierritarrek Vila Joiosan –erasoko puntu gehigarri eta guzti gainera– eta bigarren postuan dira orain, VRAC Quesos Entrepinaren taldearengandik bi puntu eskasera. Datorren igandean, hilak 8, elkarren aurka jokatu beharko dute [...]