Mezuak etiketatuta ‘ erakusketa ’

Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

2012/11/09
Nork
Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bi diziplina bat eginda

2012/07/06
Nork
Bi diziplina bat eginda

Ordiziako bi ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoek ekainaren hasieran egin zituzten ikasturteari bukaera emateko festak. Hurrena musika eskolakoen azken saioa etorri zen, eta baita Oroitheko bi abesbatzena ere. Eta orain, emanaldi formatuan ez bada ere, Patxi Moralesen pintura ikasleek eta Arantxa Munitaren zeramika ikasleek erakusketa zabaldu dute Barrenan, irailaz geroztik oraintsura arte egindako lanak herritarrei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Askeago sentitu nahian

2012/06/27
Nork
Askeago sentitu nahian

Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko da bihar mundu osoan, eta horren harira, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak hogeiren bat panelez osatutako erakusketa jarri du Barrenako karreran, Homofobiaren aurpegiak izenekoa. Datorren astelehenera arte ikusi ahalko da, Barrenako ordutegian. Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez iritsi da erakusketa Ordiziara. Berez, zabalagoa da erakusketa, baina euskarazko panelak soilik ekartzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Sariak banatuta, argazkiak ikusgai

2012/06/11
Nork
Sariak banatuta, argazkiak ikusgai

Ekainaren 1an banatu zituzten Nikolas Lekuona I. Argazki lehiaketaren sariak, eta behin hori eginda, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagin batekin erakusketa dago ikusgai Barrena kultur etxean hilaren 22a arte. Astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Gaur bertan 75 urte bete dira Nikolas Lekuona artista ordiziarra hil zela. Denera 44 argazki ikus daitezke, lehiaketara aurkeztutako 240 argazkietatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Espetxean egindako artelanak, Barrenan

2012/06/05
Nork
Espetxean egindako artelanak, Barrenan

Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea. Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Goierriko euskal presoen lanen erakusketa zabalduko dute gaur

2012/06/04
Nork

Goierriko euskal presoek egindako eskulanekin osatutako erakusketa zabalduko dute gaur Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ostirala bitartea egongo da ikusgai erakusketa, Barrenako ordutegian.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Che Guevarari buruzko erakusketa bat zabalduko dute bihar

2012/05/01
Nork

Ernesto Che Guevarari buruzko erakusketa bat inauguratuko dute bihar arratsaldean (19:00) Ordiziako Barrena kultur etxeko ezkaratzean. Manolo Carrascok duen argazki bildumatik egindako aukeraketa batekin osatu dute erakusketa. Kultur etxeko ordutegian bisitatu ahal izango da: 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Hilaren 25a arte egongo da ikusgai.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Pinturatik eskulturara’ erakusketa

2012/04/30
Nork

Iñigo Manterolaren Pinturatik eskulturara erakusketa egongo da ikusgai Barrena kultur etxean, maiatzaren 7tik 25era.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Erakusketak | Ez dago iruzkinik »

Julen Sainzek argazki erakusketa irekiko du gaur Altarten

2012/03/16
Nork

Julen Sainz ordiziarrak natura argazkiekin osatutako argazki erakusketa zabalduko du gaur, 19:30ean, Altamira auzoko Altarte elkartean. Asteburuetan 12:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da erakusketa, eta astean zehar bilduma ikusi nahi duenak elkarteko kideren batekin hitz egin beharko du atea ireki diezaion. Hilabetean egongo da zabalik erakusketa, apirilaren 16a arte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ruiz de Eginoren eskultura erakusketa gaur inauguratuko dute

2012/03/02
Nork
Ruiz de Eginoren eskultura erakusketa gaur inauguratuko dute

Ruiz de Eginoren erakusketa bat. Iñaki Ruiz de Egino eskultore donostiarraren erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko dute Barrenan, 19:00etan. Hala ere, erakusketa astelehenetik hilaren 23ra egongo da zabalik bisitatu nahi duenarentzat. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita lanegunetan. Hainbat espazio publikotan jarritako eskulturen erreplikak erakutsi ditu artista gipuzkoarrak, baita zenbait “proposamen proiektu” ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak