Mezuak etiketatuta ‘ Emakumea ’

Emakumeek festetan duen parte hartzeaz ariko dira astelehenean

2012/06/14
Nork

Farapi antropologia zentroko Nerea Eliasek eta Araitz Rodriguezek Emakumeen parte hartzea festetan. Berdintasunean parte hartzen al dugu? hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 18, Barrenan, 18:30ean. Hitzaldi-tailer horren bidez festetaz eta festetan emakumeek duten tokiaz hausnartuko dute bildutakoak. Kimetz emakume elkarteak antolatu du hitzaldia.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen lasterketa, lehen aldiz Ordizian

2012/06/02
Nork
Emakumeen lasterketa, lehen aldiz Ordizian

Arratsaldeko 18:00etan hasi da Ordizian lehen aldiz egin den emakumeen lasterketa. Herriko plazatik hasi dira lasterkariak, eta 5 kilometroko ibilbidea egin behar zuten. Ibilbide berean behin baino gehiagotan pasa behar zutenez, udaletxe paretik pasatzen ziren bakoitzean gomatxo bana ematen zizkieten lasterkariei, guztira zenbait aldiz pasa diren jakin eta ziurtatu ahal izateko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Emakume batek jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute

2012/05/11
Nork

Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izango da elkarretaratzea, 20:00etan, eta Erasorik ez erantzunik gabe! Indarkeria matxista guztiekin bukatu arte ! izango da leloa. Asteleheneko gertaera gaur egungo gizartean “onartezina eta bortitza den gaitza” izaten jarraitzen duela diote deitzaileek kaleratu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Generoari eta kirolari buruzko hitzaldia

2012/04/30
Nork

Idoia Lekue Peñak Generoa eta osasuna eskutik helduta: jabetu gaitezen kirolaren bitartez hitzaldia egingo du maiatzaren 29an, 18:30etik 20:30era, D’elikatuzen. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

‘Gea’ dokumentala gaur estreinatuko dute

2012/02/29
Nork

Maitena Salinas Beiztegi kazetari eta aktore beasaindarrak zuzendutako Gea dokumentalaren estreinaldia gaur izango da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteen enkarguz egindako ikus-entzunezkoa da, eta 30 eta 65 urte bitarteko Goierriko zazpi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Goierriko emakumeek haien inguruarekiko duten harremana islatzea da lanaren helburua.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Hiri segurua egitasmoaz hitz egingo dute etzi

2012/01/10
Nork

Ordizian lantzen ari diran Hiri Segurua egitasmoaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi. Herriko toki guztietan sentitzen al gara seguru emakumeok?   izena eman diote saioari, eta bertan, genero eta hirigintza ikuspegiak landuko dituzte. Murgibe etxekoek, Hiri Segurua egitasmoaren barruan ateratako ondorioak ere azalduko dituzte. Saioa Barrena jauregian izango da, 18:00etan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

2011/12/16
Nork
Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

Atzo arratsaldean bukatu zuten 2011ko D’elikatuz Bizi jardunaldia, Katxalin elkarteari emandako sariarekin. D’Elikatuz zentroaren urteko azken ekintza izan da emakumezkoentzat antolatu duten bizitza estilo osasuntsuen inguruko saioa. Bertan, bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen Katxalin elkartea saritu zuten. Sari horren bitartez, “gaixotasun horien prebentzioan eta tratamenduan ikuspegi anitzetatik egiten ari diren lana” aitortu nahi izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumezkoen bizitza ohitura osasungarriez jardunaldia egingo dute etzi

2011/12/13
Nork

D’elikatuz Bizi jardunaldia azaroan antolatu ohi du urtero D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Ibaetako campuseko EHUko Psikologia fakultatea izaten du bilgune, ahalik eta gipuzkoar gehienengana iristeko. Aurten, ordea, ez du behar adina jendek izena eman bi eguneko jardunaldi hartan parte hartzeko, eta azkenean, egun bakarreko jardunaldia egingo dute Ordizian bertan. Gai bera landuko dute; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kaleari beldurra galtzeko

2011/11/16
Nork
Kaleari beldurra galtzeko

Hauteskunde bezperetan egunkari honek Ordizian egindako inkesta batean, bi emakumezkok erantzun zuten zetorren alkateari gaueko kaleko segurtasuna hobetzeko eskatuko lioketela, beldurra sentitzen zutelako gauez bakarrik ibiltzen zirenean kalean. Gaueko segurtasuna Ertzaintzaren esku dago, baina horretatik aparte, Ordiziako Udaleko Berdintasun saila emakumeek senti ohi dituzten hainbat beldur gainditzeko lanean ari zen aurretik. Lanketa horren garapena Hiri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Autodefentsa tailerra egingo dute azaroaren 19an eta 20an

2011/11/04
Nork

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa tailerra antolatu du azaroaren 19 eta 20rako. Majori kiroldegian izango da, eta hilaren 11ra arte, gaur zortzira arte, eman daiteke izena 943 80 56 10 zenbakira deituta edota kaltuna@ordizia.org helbide elektronikora idatzita. Azaroaren 19an 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da ikastaroa, eta 20an 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroaren prezioa 9 euro da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak