Mezuak etiketatuta ‘ emakume ’

Emakume etorkinak gizartean txertatzea helburu

2012/10/26
Nork

Ordizian bizi diren emakume etorkinen jabekuntza eta protagonismo soziopolitikoa lantzeko proiektu baten berri emateko aurkezpen irekiak egingo dira gaur eta bihar. Gaur bi aurkezpen egingo dituzte Barrena kultur etxeko 7. gelan (10:30-12:30 eta 16:30 eta 18:30), eta bihar beste bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 16:00etatik 18:00etara. Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek jarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute gaur

2012/06/07
Nork

Hileroko lehen ostegunetan egin ohi duen bezala, Kimetz emakume elkartean emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa egingo du gaur, 20:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian. Indarkeria mota hori bukatzea gizarte guztiaren ardura dela gogoratu dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Taldean korrika eginez gozatu

2012/05/31
Nork
Taldean korrika eginez gozatu

Berdintasun gaietan aditu Idoia Lekuek generoari, kirolari eta osasunari buruz D’elikatuzen herenegun arratsaldean eman zuen hitzaldiaren aurretik hartu dute kazetaria Mari Jose Jauregik eta Reme Mansok. «Guretzat apropos antolatutako hitzaldi bat da, eta parte hartu beharra daukagu», esan dute biek ala biek. Majori kiroldegiaren eta Ordiziako Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez sortu berri den Emakumeen Korrika [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

2012/05/23
Nork
Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkin bat »

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bilkura, gaur

2012/05/03
Nork

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko ardura gizarte guztiarena delako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

‘Molestias clownicas’ antzezlana

2012/04/30
Nork

Virginia Imazek Molestias clownicas antzezlana egingo du D’elikatuzen maiatzaren 28an, 19:00etan. Ordizian kirolean 3. astearen barruko ekintza da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Emakumeen korrika taldearen aurkezpena 18:45ean izango da, ez 19:00etan

2012/04/19
Nork

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute D’elikatuz zentroan emakumezkoen korrika taldea. Ekitaldia 19:00etarako iragarrita bazegoen ere, 18:45era aurreratu behar izan dute gaur bertan. Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak sustatu dute talde horren sorrera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bihar ez da Kimetzen elkarretaratzerik izango

2012/04/04
Nork

Hileko lehen ostegunetan emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea deitu ohi du Ordiziako Kimetz emakume elkarteak, baina apirilari dagokiona –bihar izango beharko litzateke– ez dela egingo jakinarazi du elkarteak, Aste Santuko oporrekin bat egiten duelako. Horrenbestez, hurrengo kontzentrazioa maiatzaren 3an egingo da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Las Culebras eta Starblues taldeen kontzertua gaztetxean

2012/03/09
Nork

Emakumeen Egunaren harira antolatutako ekitaldi sortaren barruan, Iruñeko Las Culebras taldeak eta Ordiziako Starblues taldeak kontzertua egingo dute bihar, hilak 10, Ordiziako Gaztetxean. 23:00etatik aurrera hasiko da emanaldia. Kontzertua Ordiziako Udaleko Berdintasun batzorde sortu berriak eta gaztetxeak antolatu dute elkarlanean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Martxoak 8: Adierazpen instituzionala

2012/03/08
Nork

Emakumeen Eguna dela eta, Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. Ordiziako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa berretsi nahi du adierazpen horren bidez. Horrez gain, Euskal Herriak aldaketa garaia bizi duela dio, aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko garaia. “Emakumeak aldaketa horren subjektuak izan daitezen politika feminista garatzea ezinbesteko konpromisoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak