Mezuak etiketatuta ‘ elkartea ’

Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

2012/11/09
Nork
Ortzadar elkarteak gaur irekiko du argazki erakusketa

Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen ikastaroak antolatu ditu

2012/10/11
Nork

Ordizian elkarteak janari erabiltzaileen titulua eskuratu ahal izateko bi ikastaro antolatu ditu, bata arrisku gutxiko mailakoa eta bestea gehienekoa. Izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi du Ordizianek, eta izena emateko epea azaroaren 2an bukatuko dela ( ordizian@ordizian.com edo 943 88 73 40). Arrisku gutxikoen taldean merkataritza txikiak daude (janari dendak, harategiak, arraindegiak eta okindegiak) eta gehieneko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Boxeo zaletasuna sustatzeko elkartea

2012/07/20
Nork
Boxeo zaletasuna sustatzeko elkartea

Urte haiek oparoak ziren boxeoaren munduarentzat, aparteko loria bizi zuten urteak. XX. mendeko bosgarren hamarkadaren hasiera zen. Mariano Galarza sustatzaile nagusia zela, Boxing Ziklo Klub elkartea sortu zen Ordizian, boxeoa eta txirrindularitza sustatzeko intentzioarekin. Haren ondoan ziren Pedro Aierbe, Pako Olano, Luis eta Maximo Ibañez, Ramon Lekuona, Pedro Ormaetxea eta beste horrenbeste boxeozale. Aldasoro eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Aurten ez da Marotias txirrindularitza memorialik jokatuko

2012/07/19
Nork
Aurten ez da Marotias txirrindularitza memorialik jokatuko

Gipuzkoako kimu eta gazte mailako taldekako erlojupeko txapelketarik ez du antolatuko aurten Ordiziako Txirrindulari Elkarteak. Proba hori Marotias Memoriala izenpean jokatzen zen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak hartutako erabaki baten ondorioz dator memoriala ez antolatzea, Ordiziako klubaren ohar batek jasotzen duenez. «Aparteko bilera batean hartu da erabakia. Ez da gure gustukoa, baina ez dago atzera bueltarik». Ordiziako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | 2 Iruzkinak »

Kickboxingeko bi borrokaldi eta boxeoko bost jokatuko dira hilaren 20an

2012/07/11
Nork

Dagoeneko zehaztu ditu Boxing Ziklo klub elkarteak hilaren 20an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egingo den boxeo jaialdiko borrokaldiak. Kickboxingeko bi borrokaldi, boxeolari neoprofesionalen hiru eta boxeolari profesionalen bi lehia izango dira, 23:00etan hasita. Sarrerak ohiko lekuetan jarriko dituzte salgai elkartekoek. Profesionalen lehen lehia Ruben Diaz El Destructorrek eta Yoann Bloyer frantziarrak jokatuko dute. Diaz pisu ertaineko Espainiako boxeolari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Festak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute

2012/07/10
Nork
Ordiziako Udalak eta Hitzarok hitzarmena sinatu dute

Ordiziako Udalak eta Hitzaro Euskara Elkarteak hainbat ekintza elkarlanean antolatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu zuten hilaren 5ean. Igor Eguren alkateak, Imanol Iturriotz euskara zinegotziak eta Nagore Barandiaran Hitzaroko lehendakariak izenpetu zuten hitzarmena, aurtengo jardueretarako diru laguntzak xedatu asmoz. Urtetik urtera indartzen doan elkartea da Hitzaro, eta haren kultur zerbitzuek gero eta eragin eta onarpen handiagoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Garagardotarako giro aproposa

2012/06/28
Nork
Garagardotarako giro aproposa

Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Bi australiar fitxatu ditu Ampo Ordiziak

2012/06/27
Nork
Bi australiar fitxatu ditu Ampo Ordiziak

Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Ampo Ordiziak

2012/06/26
Nork
Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Ampo Ordiziak

Ampo Ordiziaren aurreko lerroa indartzeko lehen fitxaketa iragarri berri du Ordizia Rugby Elkarteak. Ignas Darkintis harroin lituaniarra fitxatu du Kesomi Lolotongaren lekua betetzeko. Lituaniarekin jokatzen du, eta bukatu berri den denboraldian Inglaterrako National 1 mailako Birminghan and Solifull taldean aritu da. Klubeko jokalari onenaren titulua ere jaso du. Darkintisek 23 urte ditu, eta 1.83ko garaiera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Conquis Tourreko kideak Ordizian izango dira asteazkenean

2012/06/18
Nork

ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba egingo dute Joxemiel Barandiaran plazan, eta 17:00etan bakarkako lehia izango da Plaza Nagusian. Asteazkena izanda, Pintxo Tourra egingo dute ondoren, pintxo-poteoarekin bat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Sanagustin kulturgunea
9,00 €

deskontua

%25

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak