Bezperako parranda handiaren eta zaindariaren eguna goizetik bizi nahi izaten dutenen uztarketa izaten da Santa Ana eguna. Asko izan dira gaur goiz-eguerdi partean Ordiziako kaleetan zebiltzan mozorrotuak , herriari biharamun kolorea ematen ziotenak. Goizaldeko danborrada bukatu eta berehala, tradiziozko kalejira egin dute 08:30ean Irungo musika bandako kideek. Haiena amaituta, Meza Nagusi jendetsua egiten da Jasokundearen elizan, [...]
Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko da bihar mundu osoan, eta horren harira, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak hogeiren bat panelez osatutako erakusketa jarri du Barrenako karreran, Homofobiaren aurpegiak izenekoa. Datorren astelehenera arte ikusi ahalko da, Barrenako ordutegian. Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez iritsi da erakusketa Ordiziara. Berez, zabalagoa da erakusketa, baina euskarazko panelak soilik ekartzea [...]
Joan den larunbatean ospatu zuen Jakintzak Ikastolaren Eguna. Zerua mehatxuka bazen ere, ateri eutsi zion eguraldiak eta iragarritako ekitaldi guztiak egin ahal izan zituzten ikastolakoek. Plaza Nagusian Haur Hezkuntzako haurrek eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak elkartu ziren. Miren Martinen zuzendaritzapean emanaldi ederra egin zuten 2. mailako ikasleen abesbatzak, eta ondoren gozatu ederra hartu ikasle [...]
akintzak Ikastolaren Eguna ospatuko du bihar. Eskolako txikienak Villa Eugenian elkartuko dira 10:45ean, eta plazara joango dira. Tatxin eta Tatxan pailazoen saioa izango dute, besteak beste. Zaharxeagoek jokoak egingo dituzte Barandiaran plazan, eta DBH eta Batxilergokoek futbola eta herriko kirolak frontoian. 13:00ean mokadutxoa dute.
Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrorako sarrera doan izango luke bisitariak. Bi zentroetan haurrentzako ekintzak izango dira asteburuan. D’elikatuz zentroak eta Idiazabal Gaztaren Museoak ordutegi bera dute (11:00-14:00 / 16:00-19:00).
Ordiziako kaleak dantzari txiki eta helduz beteko dira datorren igandean. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna biziberritu eta Ordizian azken hilabeetan sortu den dantza giroari bultzada emate aldera, Jakintza eta Urdaneta dantza taldeek I. Dantzari Eguna antolatu dute. Dantzari txikien zortzi taldeak (Iruñeko Amaiur; Donibane Lohizuneko Begiraleak; Lazkaoko Oin-Arin; Zumarragako Irrintzi; Zaldibiako Iztueta; Beasaingo Aurtzaka; eta [...]
Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko [...]
Ordizian dena prest dute urteko lehen feria berezia hartzeko, Artzain Eguna. Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko azoka da, eta bide batez artzainei eta artzaintzari gorazarre egitekoa. 09:00etan hasiko da ardi eta aharien erakusketa Garagartza plazan, baina feriaren une gorenak 11:00ak aldera izango dira. Ordu horretantxe, lau artzainen ardiek –bi mila buru denera– Ordiziako herrigunea zeharkatuko [...]
Ordiziako ezker abertzaleak datorren igandean, hilak 8, Iruñean ospatuko den Aberri Egunera joateko deia egin die ordiziar guztiei. Egun horretako ekimen nagusia Golem zinemetatik 12:00etan abiatuko den manifestazioa izango da. Halaber, etxeko balkoietan ikurrina zabaltzeko deia ere egin dute.
"Hiri arrotzetan oharkabean pasatzen gara/…/ jadanik hondatuta dagoen guztia/ berriz ordenatzen duen bigaren lurrikara bat bezala". Hauskor denari jartzen dio arreta Nikola Madzirovek (Strumica, Mazedonia,
Hitzordua 20:00etan dago jarrita, Mutrikuko Xiri parkean Guztira hiru entsegu egin dira: hilaren 3an, 10ean eta 17an. Batetik bestera herritar gehiago animatu dira. Orain, Mutriku Zero Zaborrek hilaren 24an Xiri
Estreinako egingo da aurten. Besteak beste bertoko produktuak eta landarak egongo dira salgai (loreak, barazkiak, erlegintzako produktuak, gaztak eta esnekiak, ogia eta pastelak, eskuz egindako bitxikeriak eta