Mezuak etiketatuta ‘ delikatuz ’

D’elikatuzek eta Idiazabal Gaztaren museoak bono bateratua atera dute astebururako

2012/05/17
Nork

Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrorako sarrera doan izango luke bisitariak. Bi zentroetan haurrentzako ekintzak izango dira asteburuan. D’elikatuz zentroak eta Idiazabal Gaztaren Museoak ordutegi bera dute (11:00-14:00 / 16:00-19:00).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kanthoria taldearen kontzertua

2012/04/30
Nork

Kanthoria taldeak Bereterretchen oinatzak emanaldia egingo du maitzaren 11n, 19:00etan, Ordiziako D’elikatuz gunean. Azokaren 500. urteurrenaren barruko kontzertua da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Pintxo lehiaketa

2012/04/30
Nork

Pintxo lehiaketa egingo da maiatzaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara, D’elikatuz gunean. Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako lehiaketa da, Gastronomia Astearen barruan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

2011/12/16
Nork
Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

Atzo arratsaldean bukatu zuten 2011ko D’elikatuz Bizi jardunaldia, Katxalin elkarteari emandako sariarekin. D’Elikatuz zentroaren urteko azken ekintza izan da emakumezkoentzat antolatu duten bizitza estilo osasuntsuen inguruko saioa. Bertan, bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen Katxalin elkartea saritu zuten. Sari horren bitartez, “gaixotasun horien prebentzioan eta tratamenduan ikuspegi anitzetatik egiten ari diren lana” aitortu nahi izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emakumezkoen bizitza ohitura osasungarriez jardunaldia egingo dute etzi

2011/12/13
Nork

D’elikatuz Bizi jardunaldia azaroan antolatu ohi du urtero D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Ibaetako campuseko EHUko Psikologia fakultatea izaten du bilgune, ahalik eta gipuzkoar gehienengana iristeko. Aurten, ordea, ez du behar adina jendek izena eman bi eguneko jardunaldi hartan parte hartzeko, eta azkenean, egun bakarreko jardunaldia egingo dute Ordizian bertan. Gai bera landuko dute; [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Elikaduraren Nazioarteko eguna ospatuko du D’Elikatuzek igande honetan

2011/10/13
Nork

Igande honetan Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan, eta D’Elikatuz zentroak ere bat egin nahi izan du ospakizunarekin. Bisitariei ateak zabaldu eta D’Elikatuz mokau batean jarduera prestatu dute. Igandean, 11:00etan hasita, «elikadura osasuntsua eta orekatua» lortzeko teknikak erakutsiko dituzte, «modu dibertigarrian». Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta sarrera doan izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sukaldaritza osasungarria ikasgai irailaren bukaeran

2011/09/06
Nork

D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroak sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu du irailaren bukaerarako. Gipuzkoako lau sukaldaritza eskoletan emango dituzte ikastaroak: Zarauzko Aialan irailaren 9tik 22ra (15:30-18:00); Donostiako El Txoko del Gourmeten irailaren 26tik 29ra (09:00-11:30); Donostiako Cebancen irailaren 19tik 22ra (18:30-21:00) eta Goierri Lanbide Eskolan, Ordizian, irailaren 20, 22, 27 eta 29an (17:00-19:30). Matrikulak 30 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea | Ez dago iruzkinik »

D’elikatuz zentroak eta Sportik hitzarmena egin dute

2011/07/13
Nork
D’elikatuz zentroak eta Sportik hitzarmena egin dute

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak –Sporti markaren bitartez– lankidetza hitzarmena sinatu dute saskibaloian jokatzen dute 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen artean kirolarekin, heziketarekin eta elikadurarekin lotutako hainbat balio txertatzeko helburuekin. D’elikatuzeko zuzendari Leire Arandiak eta federazioko lehendakari Pedro Epelde sinatu dute gaur akordioa. Lau lan-ildotan oinarrituako akordioa izango da, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

D’elikatuzek bisita gidatuak antolatu ditu Aste Santurako

2011/04/19
Nork

D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak bisita gidatuak antolatu ditu Ordiziako Erdi Aroko kasko historikoa ezagutu nahi dutenentzat. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean egingo dituzte bisita gidatuak Ordiziako hiribilduan barrena. 11:30ean abiatuko dira bisitaldiak, D’elikatuzetik (Santa Maria kalea, 24). Bestalde, hilaren 27an Ordizian ospatuko den Artzain Egunaren harira, D’elikatuzek Idiazabal paketea prestatu du Ordiziara hurbiltzen diren bisitarientzat. Ordiziako Martinez, Zubibi eta Altamira jatetxeetan, eta Tximista sagardotegian Idiazabal menua dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta baita D’elikatuz bera bisitatzeko ere. Hori guztia, 23 euro ordainduta. Informazio gehiago D’elikatuzen (943 88 22 90 edo turismo@ordizia.org )

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak