Elikaduraren inguruko gogoeta egiteko Ordiziako azokan izan da goizean Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatuko kideak. EH Bildu koalizioak lehen sektorearen inguruan dituen proposamenez aritu da hizketan Lazarobaster, “gaur egun elikaduraren inguruan hartzen diren erabaki garrantzitsu guztiak baserritar arruntetatik eta herritarretatik oso urruti” hartzen direlako. Erabaki gune horietan elikadura “merkantzia huts bezala” ulertzen dutela salatu du EHNEko [...]
Egun hauetan eskualdeko beste hainbat herritan izan diren bezala , PSE-EEko ordezkariak Ordizian izan dira gaur. Azokan zebiltzan erosleei hauteskunde programak eta sozialisten ikur diren larrosak banatu dizkiete, eta arkatzak oparitu. Gudarien etorbidearen amaieran egon dira hautagaiak, eta tartean zen Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko zinegotzia. Herritarren kexak, iradokizunak, zalantzak eta animoak jaso dituzte hautagaiek.
Tolosako Hiltegiak Ordiziako Udalari jakinarazi dionez, bihartik abuztuaren 29a bitarte (bi egunak barne) ez da arkume pisaketarik egingo Ordiziako azokan, eta Makila zerbitzua ere ez dute emango. Tarte horretan Tolosako Hiltegia itxita egongo da.
Orain dela dozena bat urte Ordizia Rugby Elkarteko zuzendaritzak klubarentzat dirua lortzeko garagardo azoka bat antolatzea erabaki zuenean, inor gutxik pentsatuko zukeen urteen joanean horrelako arrakasta izango zuenik. Gaur iluntzean hasi eta igande gauera arte iraungo du XIII. Garagardo azokak, eta urteak aurrera doazen heinean, garagardo kopurua ere gora doa: 29 egongo dira aurten aukeran. [...]
Aurten 5oo urte bete dituen Ordiziako azokak jaso du 2012ko Euskadi Turismo saria. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia Getariako Balentziaga museoan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua eta Maria Pilar Zorrilla Turismo sailburuordea buru zirela. Ordiziatik ordezkaritza zabala joan zen atzoko ekitaldira. Igor Eguren alkateak, Leire Arandia D’elikatuz zentroko arduradunak eta Ixiar Etxeberria [...]
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak [...]
Bosgarren mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabilen Ordiziako azokak jasoko du aurten Euskadi Turismo 2012 Saria. Getariako Cristobal Balentziaga Museoan etzi, hilak 23, egingo den ekitaldian jasoko du sari hori azokak, 2012ko Euskal Merkataritza eta Turismo sarien banaketa ekitaldian. Goiturrek autobusa jarri du ekitaldira joateko –17:30ean abiatuko da Arboladitik–, eta 943 88 22 90ra deituta edo turismo@ordizia.org helbidera [...]
Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.
Datorren asteburuan, hilak 12 eta 13, Erdi Aroko azoka ospatuko da Ordizian. Horren osagarri, Jentilbaratza 1512-2012 elkartea hainbat ekitaldi egitekoa zen Goen plazan. Elkarteko kideek Ordiziako Ahotsari jakinarazi diotenez, asteburu horretarako iragarritako ekitaldi guztiak atzeratu egingo dira Ampo Ordiziak ligako finala jokatuko duelako egun horretan bertan. Beste dataren batean egiteko asmoa iragarri dute.
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak presentzia izango du aurten ere Ordizian ospatzen den Erdi Aroko azokan. Hilaren 12an eta 13an ospatuko da aurten. Goen plazan izango da aurten ere bilgunea, eta dagoeneko jarri dituzte salgai hilaren 12an egingo den herri afarirako txartelak. Orlegin, Herrikon, Pottokan eta Kirkilen eros daitezke txartelak, 15 euroan. Hauxe izango da menua: Baratzuri [...]
20:00etan zegoen jarrita hitzordua eta zertxobait beranduago hasi da ekimena. Aurretik entsegua egin dute herritarrek. Behin ekimenari hasiera emateko ordua heldu denean, antolatzaileek Mundumob ekimenaren
Elkarretaratzeak egin dira Ondarroan, Lekeiton, Markina-Xemeinen eta Mutrikun, besteak beste. Ondarroan 70 bat herritar batu dira Alamedan, 19:00etan. Mutrikun Goiko
EHNEk basurdeen ugalketa kontrolatzeko "neurri eraginkorrak" eskatu dizkio Gipuzkoako Aldundiari, eta, ugalketaren erakusgarri, bideo bat bidali du, Urbian udazkenean grabatutakoa zelakoan. Bideoa, ordea, Europa
LABen arabera, langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin, eta Tolosaldean eta Urola Kostan ari da izaten eraginik handiena. LAB eta ELA sindikatuen goizeko protestak jendetsuak izan dira. Arratsaldean hainbat