Alazne Furundarena atleta ordiziarrak Euskadiko abiadura-lasterkari onena dela erakutsi du asteburuan Durangon. Furundarenak 100 eta 200 metroko probak erraz antzean irabazi zituen Euskadiko Atletismo Txapelketan. 100 metrokoan, larunbatean, bere markarik onena berdindu zuen finalean (11:79), eta 200 metrokoan, igandean, sekulako denbora egin zuen finalean (24:01), bere marka pertsonala 13 ehunenekotan onduz, baina haize gehiegi izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agirre, agirrezabal, atletismoa, furundarena, gereñu, ordizia, segura, txindok
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Eskola garaitik dabil atletismoan Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria (Ordizia, 1989). Federatuta daramatzan hamar bat urteetan pixkanaka-pixkanaka egin du gora haren mailak, eta promesetan inguruko txapelketa gehienak irabazita, maila gorenean aritu da aurten. Venezuelan izan zen ekainean, eta Finlandian uztail hasieran, Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoako inoizko abiadura-lasterkari onenak umiltasunez hitz egiten du, eta pistan erakusten du bere balioa. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alazne, atletismoa, furundarena, kirola, ordizia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aurten ere ezin izan du Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak urrezko domina jantzi pista estaliko Espainiako Txapelketan, hirugarren urtez segidan bigarren postua eskuratu baitu 200 metroko proban. Oraingo honetan Placida Azahara Martinez izan da ordiziarrari aurre hartu diona. Espainiarrak 24 segundutik jaistea lortu zuen. Bi serietan jokatu zen finala, eta lehenean nagusi izan zen Furundarena, 24:08ko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:200, alazne, atletismoa, espainia, furundarena, metro, ordizia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak Sabadellen (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du asteburuan. Eta ez da parte hartze hutsera mugatuko, 200 metroko proba irabazteko hautagaietako izango baita. Irabaztekotan, sekula lortu ez duen zerbait lortuko du, 24:00 segundutik behera osatzea 200 metroak. Furundarena sasoi betean dago. Joan den asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alazne, atletismoa, furundarena, kirola
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Txindoki Atletismo taldeko korrikalariak txukun ibili dira herenegun Lasarteko hipodromoan jokatu zen Nazioarteko Donostiako Krosean. Eneko Agirrezabal segurarra izan zen Ordiziako klubekoen artean onena. Agirrezabal 12. postuan sailkatu zen, 42:37 denbora eginda. Jose Antonio Blanco Txuri ordiziarra, berriz, 15.a izan zen (43:11) eta Unai Cobos 21.sailkatu zen (44:18). Junior mailan lortu zituzten posturik onenak. Mutiletan, Asier [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atletismoa, kirola, krosa, ordizia, txindoki
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria eta Irene Usabiaga txirrindularia txukun ibili dira asteburuan jokatu diren 23 urtez azpiko Europako txapelketetan. Furundarena Ostravan (Txekia) izan da. 100 metrokoan Europako 15. bukatu zuen (11:99), eta 200ekoan 20. postuan sailkatu zen (24:47). Offidan (Italia) jokatutako txirrindularitza probetan, Usabiaga 7.a izan zen erlojupekoan juniorretan, eta errepideko proban 21. sailkatu zen.
Irakurri gehiago
Etiketak:atletismoa, furundarena, offida, ordizia, ostrava, txirrindularitza, usabiaga
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak 15. postuan bukatu du Europa Txapelketako 100 metroko proban. Atzo goizean jokatu zen sailkatze lasterketan multzoko laugarren postua eskuratu zuen 11:85 denborarekin, finalerdietarako sailkatuz. Arratsaldean jokatu ziren bi finalerdiak, eta Furundarena 7. sailkatu zen, 11:99ko denborarekin, finalerako sailkatzeko aukera guztiak galduz. Bi finalerdietako denborak batuta, 15. sailkatu da korrikalari ordiziarra. Gaur [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alazne, atletismoa, europa, furundarena, ordizia, txapelketa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ez da egunero errepikatzen den notizia, eta are gutxiago emakumezkoa izanda; izan ere, emakume kirolarien balentriak oraindik ere gizonezkoen itzalpean segitzen dute, eta hedabideek ere, sarritan, ez diete ematen merezi adinako oihartzunik. Kasualitatea ala ez, Ordiziako bi emakume kirolarik 23 urtez azpiko Europako txapelketetan parte hartuko dute aste honetan. Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria Txekiako Ostrava herrira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atletismoa, europa, furundarena, txapelketa, txirrindularitza, usabiaga
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bolada borobila osatzen ari da Alazne Furundarena atleta ordiziarra. Pasa den asteburuan Espainiako Txapelketan izandako emaitza onez gain, Txekiar Errepublikan jokatuko den Europako atletismo txapelketan parte hartuko duela jakin du. Hala jakinarazi du gaur Espainiako Atletismo Federazioak. 23 urtez azpikoen mailako txapelketa izango da, eta Txekiako Ostrava hirian jokatuko dute, uztailaren 14tik 17ra bitartean. Alazne [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:atletismoa
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »
Txindoki atletismo taldeak koadrila arteko desafioa antolatu du bihar arratsalderako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horietako bakoitzak, proba batean parte hartuko du. Pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta abiadura (100 m.) eta iraupen (1.000 m.) probak egingo dituzte. Proba 18:00etan hasiko da, Altamiran; izena, Gaztetxean edo txindokiat@yahoo.es helbidean eman behar da.
Irakurri gehiago
Etiketak:atletismoa, desafioa, ordizia
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »