Mezuak etiketatuta ‘ areto ’

Kantabrian irabaziz gero, gertu luke igoera fasea Estanda Ordiziak

2013/04/12
Nork

Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek neurtuko dituzte bihar indarrak Kantabrian, Ordiziak eta Rocacero Guarnizok. Lau puntuko aldea dago bi taldeen artean, baina Guarnizokoek partida bat gutxiago jokatua dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Valdetires Ferrol hartuko du bihar Estanda Ordiziak

2012/11/09
Nork

Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko ligan lidergoa partekatzen duten Estanda Ordiziak eta Valdetires Ferroleko elkarren aurka jokatuko dute bihar, 18:15ean, Majori kiroldegian. Galiziako taldea, hala ere, partida bat gutxiago jokatuta dago sailkapen buru. Emilio Ortiz entrenatzaileak esan duenez, Valdetiresen aurka etxean jokatu dituzten partidetatik bakar bat ere ez dute irabazi, eta horrek adierazten du Galiziako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziaren garaipen bikaina Logroñon

2012/10/22
Nork

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak garaipen bikaina lortu du asteburuan Logroñon 4 Arcos taldearen aurka (0-1), eta aurreko asteburuan Majorin lortutako garaipena aintzat hartuta, lidertzan jarraitzen du, bitik bi partida irabazita. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zortzi neska zituzten soilik Logroñoko partida jokatzeko moduan, eta talde murritza izan arren, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziak Majorin ekingo dio bihar denboraldiari

2012/10/05
Nork
Estanda Ordiziak Majorin ekingo dio bihar denboraldiari

Emakumezkoen areto futboleko Espainiako Zilarrezko Liga bihar hasiko da. Lau multzotan banatutako liga da, eta 1. multzoan, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea dago. Iaz bigarren bukatu zuen liga erregularra, eta igoera fasea jokatzeko atarian geratu zen. Ordiziako taldeak bihar ekingo dio denboraldiari Majorin. Kantabriako Flaviobriga taldea hartuko du 18:15ean. Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziak esku-eskura dauka igoera fasea jokatzea

2012/05/12
Nork
Estanda Ordiziak esku-eskura dauka igoera fasea jokatzea

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak esku-eskura dauka lehen mailara jauzi egiteko igoera fasea jokatzeko aukera. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldeak bihar, hilak 12, jokatuko du liga erregularreko azken partida Majorin (18:00), Galiziako Afervenza taldearen aurka. Ordiziako taldeak partida irabazi beharra dauka, eta liga lehen postuan bukatuko ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziak irabazi egin dio Guarnizori

2012/05/07
Nork

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak irabazi egin dio asteburuan Kantabriako Guarnizo taldeari (2-4), eta 1. mailara igotzeko play off-a jokatzeko aukerari eusten dio oraindik. Emilio Ortizek eta Iñaki Herasek zuzendutako taldea bigarrena da sailkapenean Viaxes Amarelle liderrarengandik bi puntura. Datorren asteburuan jokatuko da azken jardunaldia; galiziarrek irabazten badute, ordiziarrak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Kantabrian jokatuko du bihar Estanda Ordiziak

2012/05/04
Nork

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak hil ala biziko partida jokatuko du bihar Kantabrian Guarnizo taldearen aurka. Estanda Ordizia bigarren doa sailkapenean, liderrarengandik bi puntura, eta asteburuan puntuak lortzea ezinbesteko zaio igoera fasea jokatzeko aukerari eusteko. Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, hartu beharreko arrisku guztiak hartuko dituzte biharko partidan hiru puntuekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziak derbia irabazi du, eta lider segitzen du

2012/04/23
Nork

Estanda Ordiziak berealdiko garaipena lortu zuen larunbatean Majori kiroldegian. Emilio Ortizek zuzendutako neskek 2-1 irabazi zioten Bilboko Tecuni taldeari, eta nesken areto futboleko Espainiako Zilarrezko mailako lider jarraitzeaz gain, urrats handia egin dute igoera fasea jokatzeko. Bi jardunaldi besterik ez dira falta liga erregularra bukatzeko. Partida oso intentsoa izan zen. Ordiziako taldeak goian egin zuen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordizia eta Tecuni Bilboren arteko derbia bihar Majorin

2012/04/20
Nork

Azken urteetako derbirik interesgarriena jokatuko dute bihar Estanda Ordiziak eta Tecuni Bilbok Ordiziako Majori kiroldegian (16:00). Areto futboleko Espainiako zilarrezko mailako behin-behineko liderra da Ordizian, eta Bilboko taldea hirugarren dago zazpi puntura –Ordiziako baino partida bat gutxiago jokatuta daude, hala ere–. Etxekoek partida irabazten badute, igoera fasea jokatzeko aukera asko izango lituzkete, liga bukatzeko hiru [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Estanda Ordiziak Galizian jokatuko du bihar

2012/04/13
Nork

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea gaur iluntzean abiatuko da A Coruña aldera (Galizia) Valdetires Ferrolen aurka jokatzera. Galiziako taldeak Goierrikoak baino hiru puntu gehiago ditu, eta gainera, partida bat gutxiago jokatuta dago. Emilio Ortiz entrenatzailearen esanetan, bi taldeen helburua igoera fasea jokatzea da, lehen mailara igo ahal izateko. “Garaipenak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
Iturralde Jatetxea
29,00 €

deskontua

%44

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak