Mezuak etiketatuta ‘ ampo ’

Ampo Ordizia Kopako finalerdietara

2012/10/29
Nork
Ampo Ordizia Kopako finalerdietara

Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ampo Ordiziak La Vila egurtu da Alacanten (26-58)

2012/09/24
Nork
Ampo Ordiziak La Vila egurtu da Alacanten (26-58)

Ampo Ordiziak sekulako garaipena lortu zuen atzo Vila Joiosako El Pantano zelaian, La Vilari taldeari 26-58 irabazi eta gero. Ampo Ordiziak zortzi entsegu egin zituen guztira, eta partidaren bukaeran, hiru laurdeneko lerroko jokalariek eta melee erdiko postuan jokatu zuen Mikel Aizpurua harrobiko jokalariaren lana nabarmendu zuen Axio Araña entrenatzaileak. Ordizia indarrean atera zen zelaira, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

“Ilusioz beteta” ekingo dio ligari Ampo Ordiziak

2012/09/14
Nork

“Egin ditugun aldaketak ilusioz egindakoak izan dira, eta espero dut aldaketak onerako izango direla”. Axio Araña Ampo Ordizia errugbi taldeko entrenatzailearen hitzak dira horiek, gaur eguerdian Olaberriko Castillo Hotelean eginak. Iaz bezalaxe, leku bera erabili du Ordizia Rugby Elkarteak lehen taldearen aurkezpen ofiziala egiteko. Arañarekin batera, Santos Regil kirol zuzendari berria eta Phil Huxford jokalari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz

2012/07/11
Nork
Julen Goia eta Mikel Mungia Biarritz Olympique Espoirsera doaz

Ordizia Rugby Elkartearen beheko mailetan hazi eta Ampo Ordizian zaildutako Julen Goia idiazabaldarrak eta Mikel Mungia Txungi beasaindarrak Biarritz Olympique Espoirs taldean jokatuko dute datorren denboraldian. Espoirs Biarrizko 23 urtez azpiko mutilen taldea da, eta bi goierritarrek datorren astelehenean ekingo diote aurredenboraldiari Lapurdiko talde ezagunean. Ordizia Rugby Elkarteak zortea opa die bi jokalariei. Tom Parker da [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Krollek, Huxfordek eta Simpsonek kontratua berritu dute

2012/05/25
Nork
Krollek, Huxfordek eta Simpsonek kontratua berritu dute

Bestelako albiste baten berri emango du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Taldearentzat garrantzitsuak diren hiru jokalarik urtebeterako berritu dute kontratua; Danny Krollek, Phil Huxfordek eta Corey Simpsonek. Argazkian Kroll eta Huxford ageri dira Aitor Araña presidentearekin. Simpson ez da irudian azaltzen, oporretan baitabil. Aste hauetako kontua da Tom Parkerrek, Kesomi Lolotongak eta Toby Freemanek ez dutela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Toby Freeman Inglaterrara itzuliko da

2012/05/22
Nork
Toby Freeman Inglaterrara itzuliko da

Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Paul Healyk ere ez du Ampo Ordiziako jarraituko

2012/05/18
Nork
Paul Healyk ere ez du Ampo Ordiziako jarraituko

  Tom Parker eta Kesomi Lolotonga jokalariek Ampo Ordizian ez zutela jarraituko atzo zabaldu bazen, gaur arratsaldeko kontua da Paul Healy kirol zuzendariak ere ez duela taldean segituko. Erabakia klubaren zuzendaritzak hartu du, entrenatzaile taldearen eta jokalarien ordezkariekin adostu eta gero. Zuzendaritzak kaleratu duen oharrak dioenez, hartutako erabakia “ez da erreza izan inorentzat”, baina Paul [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Tom Parkerrek eta Kesomi Lolotongak ez dute Ampo Ordizian jarraituko

2012/05/17
Nork
Tom Parkerrek eta Kesomi Lolotongak ez dute Ampo Ordizian jarraituko

Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea ere [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ligako finalerako gero eta gutxiago falta da

2012/05/12
Nork

Valladolideko Plaza Nagusiaren eta haren inguruko kaleetan nabarmena da Ampo Ordiziaren zaleen presentzia. Talde handitan, txikiagotan, bikoteka, asko izan dira Gaztelako hirira inguratu diren ordiziar eta goierritarrak. Bonboa hartuta dabilen 50 lagun inguruko talde bat da hots gehien ateratzen ari dena, kantuan, kalejiran, saltoka… Ordiziarrak gera! eta Ordiziako danborradaren eta errondallaren kantuak abesten ari dira etenik gabe. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Kirola | Iruzkin bat »

Ligako bi talde onenen arteko finala

2012/05/12
Nork
Ligako bi talde onenen arteko finala

VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordizia. Bi talde horiek jokatuko dute gaur Valladolideko Pepe Rojo zelaian (18:00) Espainiako Ohorezko Mailako finala. Liga erregularreko bi talde onenak izan dira, erasokorrenak, eta jokalari erabakigarrienak dituztenak. Quesosek 589 puntu lortu ditu liga erregularreko 18 partidetan –374 aurka– eta Ordiziak 543 puntu lortu ditu –eta 384 aurka–. Hemen ikus daiteke liga erregularraren behin betiko sailkapena. Bi taldeek moralez gainezka egingo diote aurre finalari. Ampo Ordiziak Espainiako Kopa irabazi zuen apirilaren 22an Palentzian El Salvadorren aurka, eta liga irabazteko gai bada, Espainia mailako errugbiaren bi titulu nagusiak irabaziko lituzke. Quesosek, berriz, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak