Mezuak etiketatuta ‘ altamira ’

Ampo Ordiziak galdu egin du Gernikaren aurka

2012/09/29
Nork
Ampo Ordiziak galdu egin du Gernikaren aurka

Partida gogorra izan da gaurkoa Ampo Ordiziarentzat. Gernikarrak indartsu etorri dira eta, batez ere bigarren zatian, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da: 16 eta 34 galdu dute ordiziarrek Altamiran. Gogotsu zeuden Axio Arañaren mutilak Gernikari aurre egiteko, baina bizkaitarrek merezita irabazi dute. Bigarren zatian, 0-25ekoa izan da Gernikakoek lortu duten aldea. Hasiera ona izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Patata tortillen usainarekin batera hasi da festa pizten Altamira auzoan

2012/07/07
Nork
Patata tortillen usainarekin batera hasi da festa pizten Altamira auzoan

Auzoko jaiak ospatzen ari dira Ordiziako Altamiran. Atzokoa izan zuten estreinaldia, eta gaur, umeen txanda izan da goiz partean. Gaztetxoentzako krosa egin dute aurrena, eta marrazki lehiaketa ondoren. Jenderik gehiena, ordea, eguerdi parterako hasi da plaza ingurura biltzen, orduan hasi baita patata tortilla lehiaketa. Zazpi bikote edo taldek parte hartu dute aurten, batzuk abilezia handiarekin, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Festak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Altamira auzoan festak dituzte asteburuan

2012/07/05
Nork
Altamira auzoan festak dituzte asteburuan

 Otegi-Enea Majori eta Eskarabilla auzoetan festak antolatzen urte gehiago eramanagatik, aro berriko Altamirako festak egonkortzen hasiak direla esan daiteke, bai behintzat egitarauari erreperatuta. Hamabost egun eskas falta dira Santa Ana jaietako umeen asteburua hasteko, eta Altamirako festak jai nagusien atariko modura bizi ditu jendeak. Arratsaldean botako duten txupinazoarekin hasiko dira festak bihar, eta horren ondoren, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ligako bi oilarrak aurrez aurre

2012/01/06
Nork
Ligako bi oilarrak aurrez aurre

Hilabeteko etenaren ondoren, partida zirraragarri batekin gozatzeko aukera izango dute Goierriko errugbizaleek etzi Altamira zelaian (12:00). Ampo Ordizia bigarren sailkatuak Seat Santboiana liderra hartuko du igandean, eta irabazten badu Espainiako Ohorezko Mailako lidertza eskuratuko du, historian lehen aldiz. Bi taldeek zortzina partida irabazi eta bina galdu dituzte, baina kataluniarrek hiru puntu gehigarri gehiago lortu dituztenez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Ampo Ordiziak Altamiran

2011/11/04
Nork
La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Ampo Ordiziak Altamiran

Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren 7. jardunaldia interesgarria dator oso. Joan den igandean Cajasol Cienciasi Sevillan irabazi eta gero, Ampo Ordiziak La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Altamira zelaian, 12:00etan. Iazko ligako lehen bi sailkatuen arteko partidak askorako eman dezake. La Vilak ez du garaipenik lortu ligako azken hiru partidetan, eta Ordizian punturik lortzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du El Salvadorren aurka (39-23)

2011/10/01
Nork
Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du El Salvadorren aurka (39-23)

“Aste zaila pasa dugu, baina partida hau irabazi dugu, eta horrek konfidantza handia emango digu. Hori bai, umiltasunez jarraituko behar dugu lanean, horrek egiten baitu taldea”. Partidaren bukaeran Axio Araña entrenatzaileak jokalariei esandako hitzak dira horiek, El Salvador ahaltsuaren aurka partida ederra jokatu eta erasoko puntu gehigarria lortuta (39-23). Joan den astean Santboianaren aurka galdu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kirola | Ez dago iruzkinik »

Altamira auzoan girotuko dituzte Ordiziako jai nagusien atarikoak

2011/07/07
Nork
Altamira auzoan girotuko dituzte Ordiziako jai nagusien atarikoak

Herriko festa nagusien atarian, auzoetan ari dira jai giroa berotzen. Duela bi aste Otegi enea-Majori auzokoak ospatu bazituzten, orain Altamirakoen txanda izango da. Iaz antolatu zituzten aurreneko aldiz, eta auzotarren artean «harrera ona» izan zutela ikusita, aurten ere ekitaldi sorta antolatzea erabaki dute. Ostiral arratsaldetik igande gauera arte iraungo dute, eta herri giroko ekintza ugari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak | Iruzkinak ezgaituta

Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak