Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-09-05;LEHIAKETA. Oporren zaporea berriz hartzeko

Oporren zaporea berriz hartzeko

Goierri GOIERRIKO HITZAren harpidedunek bidal ditzakete dagoeneko udan ateratako argazkiak, lehiaketan parte hartzeko.

erredakzioa

Uztailaren bukaeran egindako deialdiari helduz, GOIERRIKO HITZAk zabaldu du bere harpidedunentzat udako argazki lehiaketa. Oporretan nonahi ateratako argazkiek, erretratuek, paisaiek balio dute, eta egunkari honen erredakziora bidaltzea beste lanik ez dago, bai eskura ekarrita, bai posta elektronikoz bidalita (goierri@goierrikohitza.info). GOIERRIKO HITZAk Beasaingo Fotoetxe argazki dendarekin elkarlanean egiten duen hirugarren Udako Argazki Lehiaketa da.

Argazki gehienetan bezala, argazkien kalitatearekin batera, originaltasuna ere baloratuko da lehiaketan. Fotoetxe dendako Joxemari Telleria eta Lake Oiarbide argazkilariek hiru irudirik onenak aukeratuko dituzte. Baina garrantzitsuena parte hartzea denez, lasai bidali argazkiak (harpidedun bakoitzeko bi gehienez).

Argazkilari profesionalek izendatutako lanen egileek sari bikainak dituzte. Aurreneko bientzat kamera digital bana. Aukeratutako hirugarren partaideari poster handi bat egingo dio Fotoetxek, norberak aukeratutako irudiarekin.

Epaimahaiak ez ezik, HITZAren irakurleek ere izango dute argazkirik onenak aukeratzeko tartea. www.goierrikohitza.info webgunean bozkatuz. Bidali argazkiak!

############

oinarriak

Partaideak. GOIERRIKO

HITZAren harpidedunentzat.

Noiz bidali. Irailaren 15era arte.

Zenbat. Gehienez bi argazki.

Nora bidali.

goierri@goierrikohitza.info.

Epaimahaia. Joxemari Telleria eta Lake Oiarbide (Fotoetxe).

Ebazpena. Irailaren 25ean.

Sariak

Epaimahaiaren saria:

1. Olympus kamera digitala.

2. Fujifilm kamera digitala.

3. 60x90 zm-ko posterra,

nahi den argazkiarena.

Irakurleen saria: HITZAren irakurleek, argazkirik gustukoenak hautatzeko aukera izango dute www.goierrikohitza.info webgunean. Botu gehien lortzen dituzten seiek errebelatu digital bana jasoko dute, bakoitza 25 argazkikoa.

Publikatu. Argazki irabazleak eta lehiaketan parte hartzen duten zenbait argazki HITZAn agertuko dira, baita www.goierrikohitza.info webgunean ere. Saridunen argazkia ere aterako du egunkariak.

############

Agenda

Lehiaketa

Postal eta idazlan lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Jakintza ikastolan - 2008-11-18

Irteera

'Urdaneta eta Espezien erakusketaren' bisita gidatua
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxearen atarian - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.