Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-09-04;GIZARTEA. Larunbatean hasita hiru egunez Andra Mari jaiak ospatuko dituzte Liernin

Larunbatean hasita hiru egunez Andra Mari jaiak ospatuko dituzte Liernin

GoierriLierniko jaiak oraindik bukatu gabe direla, astelehenean ospatuko dute Kizkitzan hango eguna ere.

estitxu imaz

Lierniko Andra Mari jaiak ere ate joka daude jada. Larunbatean ume jolasak eta auzo afariarekin emango diote hasiera egitarauari.

Afarirako izena emateko Mujika jatetxera bertara jo behar dute interesatuek. Jan gozoaz gainera trikiti doinurik ere ez da faltako ondorenean, goizaldera arte. Musikaz Garikoitz Lizarraga eta Iñaki Larrañaga arduratuko dira.

Lierniko txirrindulari proba igandean izango da

Igandean antolatutako ekitaldirik garrantzitsuenen artean dago Lierniko 27. Txirrindulari Proba. Gazte mailan jokatuko den lasterketa hori Lierniko Txirrindulari elkarteak antolatu du.

Probak bi zati ditu. Lehenengoan inguruko herrietan barrena 60 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulari gazteek. Bigarren saioa erlojupean egin beharko dute txirrindulariek Seguratik Liernira.

Arratsalde partean, bestalde, herri kirol saioa izango da. Idi proben erakustaldia egingo dute Patxi Aranberrik, Egoitz Armaoleak eta Imanol Retegik.

Andonegi eta Ostolaza trikitilariek musika jarriko dute arratsalde partean 18:30etik aurrera eta iluntzean berriz, herri kirol saioaren ondoren hasita.

Astelehenean, amabirjinaren egunean, egitarauari bukaera emateko meza eta Elustondo anai-arreben erromeria izango da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez beste hainbat urtetan bezala tonbola jarriko dute Liernin, eta festetako egitarauan parte hartzeaz gainera, txartelak erosi eta ea zortekoak diren jakiteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek.

############

egitaraua

Irailak 6, larunbata 17:30. Ume jolasak.

21:00. Auzo afaria, Mujika jatetxean.

Ondoren, goizaldera arte. Garikoitz Lizarraga eta Iñaki Larrañagaren trikiti saioa.

Irailak 7, igandea

Goizeresia. Segurako txistulariekin.

09:30. Lierniko 27. Txirrindulari Proba gazte mailan, Lierniko Txirrindulari Elkartearen eskutik.

13:00. Meza nagusia.

13:15. Toka lehiaketa.

Eguerdi partean. Andonegi eta Ostolaza trikitilariak arduratuko dira giroa jartzeaz.

18:30. Herri kirolak, idi probak.

Ondoren. Andonegi eta Ostolaza trikitilariekin erromeria.

Irailak 8, astelehena

11:30. Meza nagusia.

Egun osoan zehar. Erromeria Elustondo anai-arreba trikitilarien eskutik.

############

############

Kizkitzan ere erromeri giroa izango da nagusi astelehenean

Datorren astelehenean Kizkitzako eguna da, iraileko amabirjinaren eguna izaki. Kizkitza gainean, baselizaren inguruetan ospatuko dute festa. Lierniko jaietan bezalaxe Kizkitzan ere erromeria giroa izango da nagusi.

Eguerdiko hamabietan meza izango da eta egun guztian zehar Baltzola anaiak arduratuko dira musika jo eta bertan bildutakoak dantzan jartzeaz.

Kizkitzako baseliza 664 metroko altueran dago. 1622an eraiki zuten eta izen bereko mendi tontorrean dago kokatuta. Gipuzkoako barnealdean egonagatik itsasoarekin lotura handia du, bai ermitak eta baita bertako amabirjinak ere.

############

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.