Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko irailak 6, Larunbata

;2008-07-09;GIZARTEA. Kirola eta artea, horma-irudian

Kirola eta artea, horma-irudian

Gizartea Goierriko hiru grafitilari horma-irudi handi bat margotzen ari dira Altamira kirolgunean, Ordiziako Udalak eskatuta.

iñaki gurrutxaga

Dizebi, XRTM eta Imanol. Goierriko hiru grafitilari horma-irudi handi bat margotzen. Orain arte egin duten handiena, altueran neurrikoa, eta zabalean luze antzekoa. Atzo goizean ekin zioten Ordiziako Altamira kirolgunean dagoen horma kolorez eta formaz hornitzeari. Ordiziako kirolak eta arteak bat egingo duten horma-irudia izango da. Udalak eskatu die pareta triste hori alaitzeko.

Lanerako primerako giroa dute. Aukeran bero, baina ateri behintzat. Ilundu arte ariko dira bertan, astebetez gutxienez. «Beharko dugu bai», dio Dizebik. Baita pintura poto gehiago ere. «Donostiara joan beharko dugu erostera». Ordiziako Udalaren enkargua gustura hartu dute. «Orain denbora dezente eskatu ziguten, eta orain heldu diogu. Kirolgune bateko horma da, eta kirolarekin zerikusia duen mural bat egitea nahi zuten», azaldu du. Erronka da haientzat, orain arte ez baitute sekula horrelako grafiti handirik margotu.

Bakoitza bere estiloan

Hiru grafitilari, hiru mundu. «Bakoitzak bere estiloa du, eta bere erara margotuko du. Entsalada bat bezala izango da, baina kirola izango du ardatz». Dizebi eta XRTM aurpegiekin hasi dira, Imanol bestelako irudiekin. Dizebik badaki denen gustuko grafitia ez dutela egingo. «Kirol batzuk besteek baino presentzia handiago izango dute. Guk ez dugu kirolen arteko ezberdintasunik egin nahi, baina errugbiak, esaterako, bere lekua izango du, Ordizian gaudela jakinda». Aske ari dira lanean, eta eskertu egiten dute Udalak lanerako askatasun hori ematea.

Ageriko tokian ari dira. Jendea begira gelditzen da, ez dago ohitua kaleko artea ikustera. Kirolarekin bat eginda, ohituko da beharbada.

Agenda

Musika

Prefosta taldearen kontzertua
ORDIZIA, Plaza Nagusian - 2008-09-06

Ospakizuna

Jubilatuen Eguna
ORDIZIA, Beti-Alai pilotalekuan - 2008-09-07

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.