Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko abenduak 2, Asteartea

;2008-07-09;GIZARTEA. ´Partida egunak eta orduak zehaztea da antolakuntzaren lanik okerrena»

Ion mendizabal ðKoadrila arteako futbol txapelketaren antolatzailea

«Partida egunak eta orduak zehaztea da antolakuntzaren lanik okerrena»

Gizartea Koadrila arteko futbol txapelketa bukatzeko gogoarekin dago Mendizabal, bost hilabete luzatu den antolakuntzaren ardura alde batera uzteko.

iñaki gurrutxaga

Yatike taldeko jokalaria da Ion Mendizabal (Ordizia, 1985). Aurrenekoz eman dute izena txapelketan, eta aurreneko urtetik lan egitea tokatu zaie berari eta taldekideei. Downtown eta Perla Forza ariko dira larunbateko finalean.

Iazko finala errepikatuko da aurtengo txapelketan. Nola ikusten dituzu gauzak?

Lagunak dauzkat bietan, eta ez dut ezer gehiago esango [barrez]. Partida borrokatua izango da.

Penaltietan berriz ere?

Downtown finalerako sailkatu da azken hiru urteetan, eta aurreko bietan penaltietan galdu du, behin Bekauseren kontra eta beste behin Perla Forzaren kontra. Aurten ikusi egin behar.

Hiru talde horiek Urdin tabernan elkartuzaleak dira, gainera.

Bai, eta horrek haien arteko pikea ere sortzen du. Talde gazte bat ere Urdinen sartzen hasi da, eta aurki lau izango dira!

Finalaren eta 3. eta 4. posturako partidaren orduak zehaztu dituzue?

Printzipioz 09:30ean jokatuko da 3. eta 4. posturako partida, eta bi ordu beranduago, 11:30ean, finala. Baina partida horien orduak ere inposatu egin behar izan ditugu.

Zergatik diozu hori?

Antolakuntzaren lanik okerrenetakoa partida egunak eta orduak zehaztea izan da. Aurten hiru modu probatu ditugu partidak antolatzeko, eta denetik pasatu da. Epaileak, marrazainak eta baloi-biltzaileak, dena lotu beharra dago.

Beraz, juxtu antzean ibili zarete dena behar bezala antolatzeko.

Juxtu-edo. Azkenean, partida guztiak ikusi ditut ia! Zelaira joan eta laguntzeko jenderik ez dagoela ikustea gogorra da. Baina beno, finala larunbatean da, eta gogoa daukagu bukatzeko.

Epaile lana, esaterako, konpromisoa izango da, eta haserretzeko bidea ere bai.

Bai, egon dira halakoak. Pike txikiak, kexak... Baina, hala ere, zelaian gelditzen da dena.

Nola moldatzen zarete txapelketa antolatzeko?

Antolakuntza bitan banatuta dago. Lehen aldiz parte hartzen duen taldeetako batek koordinazioa lana egiten du: partidak antolatu, zelaia eskatu, bilerak... Beste talde batek alde ekonomikoa eramaten du, eta azken eguneko bazkaria antolatzeaz ere arduratzen da.

Beraz, aurreneko urtea eta aurreneko ardura?

Hala da, hala ere beste lau urtean ez dugu ezer egin beharrik izango.

Aurten 16 talde aritu zarete. Kopuru polita da hori?

Bai, lau talde berrik parte hartu dugu, eta 8 taldeko bi multzo osatu ditugu. Datorren urtean bi gehiago izango gara beharbada.

Eta bukatzeko, bazkaria.

Bai, jende asko bilduko gara, eta gero parrandatxoa egingo dugu.

############

«Downtownek penaltietan galdu ditu azken bi finalak; aurten ikusi egin beharko da»

############

Agenda

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Bilera

Ordiziako Agenda 21 Foroko bilera bidegorri sareari buruz
ORDIZIA, Ordiziako Barrena kultur etxeko batzar aretoan - 2008-12-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.