Edukira joan

Goierriko Hitza

Ordizia
2008ko irailak 6, Larunbata

;2008-07-09;KIROLA. Antolakuntza-egitura aldatu du errugbi klubak

Antolakuntza-egitura aldatu du errugbi klubak

Kirola Errugbia bizitzen ari den «errealitate aldakorrari aurre egiteko» erabaki dute klubaren egitura moldatzea.

i.gurrutxaga

Klubaren antolakuntza-egitura aldatzea erabaki du Ordiziako Rugby Elkarteak. Klubeko zenbait kidek eta laguntzailek bilerak egin zituzten ekainaren hasieran errugbia bizitzen ari den «errealitate aldakorraren» aurrean hausnartzeko, eta bilera horien ondoren erabaki zuten moldaketak egitea antolakuntza egituran. «Ideia argia da, antolatzeko beste modu bat bilatzea» .

Ordiziako Rugby Elkarteak igorritako oharrak dioenez, Ordiziako aurreneko taldea «maila gorenean» dabil azken urteetan, eta maila goren horretan ibiltzeak klubaren antolakuntza eredua aldatzea eskatzen zuen. Batzordeetan oinarritutako sistema bat martxan jartzea pentsatu zuten horretarako. «Batzordeak autonomoak izango lirateke, baina beraien artean ondo koordinatuta».

Oinarrian, batzarra

Batzorde horiek guztiak koordinatzeaz pertsona bat arduratuko da, eta batzorde guztietako kideei batzordeen berri emango die, eta hala klubaren lan-ildo guztiak koordinatuko ditu. Pertsona hori batzorde exekutiboan egongo da. Azken hori zuzendaritza batzordea izango litzateke. Batzorde horien azpian lan egiteko beste azpibatzorde batzuk sortu dituzte.

Antolakuntza-egitura horren guztiaren oinarrian batzarra edo asanblea dagoela jakinarazi dute. Honakoa izango litzateke eskema: zuzendaritzaren kudeaketa onartuko lukeen kideen batzarra; zuzendaritza taldea batzordeetan banatuta legoke, eta batzorde exekutibo bat edukiko luke; batzorde exekutibo hori antolakuntza arloan klubaren egunez eguneko gaiak kudeatzeaz arduratuko litzateke; eta batzorde horretatik sortuko litzateke klubaren presidentearen figura. Presidentea izango litzateke klubaren ordezkari instituzional gorena.

Bost batzorde osatu dituzte denera: administratiboa, erosketa eta merchandising arloa, kirol esparrua, feria eta ekintzak, eta ekonomikoa. Azken horrek, lau azpibatzorde izango ditu: marketina, publizitatea, prentsa eta webgunea.

Kirol zuzendaria, aztergai

Klubeko talde guztien beharrei erantzuteko bi pertsona ariko dira lanean, behar horien berri dagokion batzordeari emateko. Klubaren delegatua eta koordinatzaileak lirateke. Kirol zuzendari baten beharraz hitz egiten dute, talde guztien irizpideak bateratzeko. Kontaktu batzuk egin dituztela dio Rugby elkarteak, eta gaia aurrera atera daiteke. Informazio gehiago www.ordiziarugby.com-en.

Agenda

Irteera

Erraldoien alardea
ORDIZIA, Herriko kaleetan eta Plaza Nagusian - 2008-09-06

Zinema

'El caballero oscuro' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-09-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.