Balentin Odriozolak irabazi du Euskal Herriko Txistor Lehiaketa

2012/12/12
Nork
Balentin Odriozolak irabazi du Euskal Herriko Txistor Lehiaketa

Ordizian ospatu duten Euskal Herriko XV. Txistor Lehiaketa Balentin Odriozola azpeitiarrak irabazi du, bigarren urtez jarraian. Nikolas Lasa ordiziarrak laugarren egin du. Hau izan da sailkapena: 1.- Balentin Odriozola (Azpeitia) 2.- Jose Mª Beldarrain (Asteasu) 3.- Ignacio Oliden (Orio) 4.- Nicolas Lasa (Ordizia) 5.- Carniceria Eduardo (Iruñea)

Irakurri gehiago

“Kutxabankek egingo dituen kaleratzeak” salatuko dituzte etzi Ordizian

2012/12/12
Nork
“Kutxabankek egingo dituen kaleratzeak” salatuko dituzte etzi Ordizian

Goierriko Kaleratzeak STOP Desahuzioak plataformak elkarretaratzea egingo du datorren ostiralean, abenduak 14, 12:00etan Kutxabank parean, Ordiziako Plaza Nagusian. Esn dutenez, “Kutxabankek datorren hilabeteetan egingo dituen bizilagunen kaleratzeak” salatu nahi dituzte protesta honekin. Pasa den astean aurkeztu zuten Goierriko plataforma, eta aurkezpenean esan zutenez, bi urtean ehun etxe kaleratze inguru gertatu dira Goierri beheko herrietan .

Irakurri gehiago

Abesbatza emanaldia

2012/12/11
Nork

Oroith eta Oroith txiki abesbatzek eskainitako “GABON BIDAIA” kontzertua elizan. Ordua: 19:00etan Lekua: Parrokian

Irakurri gehiago

Iberdrolak azpiestazio berri bat jarri du martxan Ordizian

2012/12/11
Nork
Iberdrolak azpiestazio berri bat jarri du martxan Ordizian

San Juan auzoan kokatu dute, eta ez da ohiko azpiestazioak bezalakoa: eraikin baten barruan kokatu dute, langileentzako eta faunarentzako segurtasuna handituz. 30/13,2 kV-ko azpiestazioa da eta bi transformagailu ditu, bakoitza “10 Megavoltioanperiokoa”. tentsio ertaineko sei linea ditu irteeran. Esan dutenez, “Teknologia berriena” du azpiestazioak eta Ordizia, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Orendain, Baliarrain, Altzaga, Arama, Gaintza, [...]

Irakurri gehiago

Imanol Lazkanori aitortza egingo dio Goierriko Bertso Eskolak hilaren 29an

2012/12/11
Nork

Goierriko Bertso Eskolako kideei urtarrilean egin zen Bertso Egunean sortu zitzaien ideiak Eguberrietan ikusiko du argia. Orduan adierazi zuen Imanol Lazkano azpeitiar bertsolariak plazaz plaza kantatzeari utziko ziola, eta orduan bururatu zitzaien Goierriko ordezkariei hari aitortza egiteko bertso jaialdi bat antolatzea. Saio hori hilaren 29an egingo da Ordiziako Majori kiroldegian (18:00), Zubigintzan artista goiburupean. Aitor Calvillo eta [...]

Irakurri gehiago

Pirritx, Porrotx eta Marimotots zoriondu ditu Gazte Asanbladak, taldearen 25. urtemugan

2012/12/11
Nork

Ordiziako gazte asanbladaren, 25. urtemugan “hainbeste lagundu” izana eskertu die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Eskertza bideo forman egin dute. “Dakigun bezala, aurten 25 urte bete dituzte eta gure babesa eta gure berotasuna bidali asmotan egin dugu bideotxo hau” esan dute asanbladatik. Euren webgunean idatzi dutenez, “beste 25 urtez gutxienez gure herria kolorez betetzen jarraituko duzuelakoan jaso [...]

Irakurri gehiago
Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)

lasterketak



Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Bereziak

gazta

bizi

etxebizitza

literatura

ezkontzak